Bodegas Elosegik 24 langile ditu, eta ibilbide luzea dauka bizkar gainean. 125 urtetik gorako historia izaki, negozio familiarra izaten jarraitzen du, nahiz eta azken hamarkadetan gehiago espezializatu den eta gaur egun mundu osora esportatzen duen. Duela gutxi ohartu ziren talde lana sustatu eta motibazioa indartu behar zutela langileen artean, produkzio arloko lanak bakarka egin izan baitira beti.
Erronka horri aurre egin nahian, lantaldeak Hazinnova laguntza-programan eman zuen izena aditu baten laguntza lortzeko. “Gutxi gara, baina beti jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren langileak enpresa barruan eta zer hobetu daitekeen” azaldu du Mikel Elosegik (upategietako general manager-a).
Berrikuntzan aditua den aholkulari baten laguntzaz, diagnostiko bat egin zuten jakiteko zeintzuk ziren enpresaren indarguneak eta ahuluneak lan giroari dagokionez. Hala, jakin zuten langileen % 70 gustura zeudela, baina baita ere bazegoela zer hobetu enpresa barruko komunikazioan, garapen profesionalean eta sailen arteko harremanetan.
“Proiektuak fase desberdinak jorratu ditu, besteak beste, laneko garapena, lidergo estiloa, komunikazioa… Alderdi horietako bakoitzean hobetu beharreko puntuak agertu dira, eta pixkanaka guztiak inplementatuko ditugu” dio Mikel Elosegik. Ekintza horietako batzuk dira, adibidez, erantzukizunaren eta ordainsariaren arteko oreka hobetzea, eta baita ere barne sustapenerako politika bat sortzea edota ongi eginiko lana aitortzeko modu berriak bilatzea. Talde lana indartzeari dagokionez, hainbat proposamen jaso ziren, esaterako, komunikazio– eta topaketa-kanal berriak sortzea proposamenak trukatzeko.
Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat da berrikuntzako mikroproiektuak ezartzea helburu duena, eta bereziki diseinatua dago10 langile edo gehiago dituzten ETEentzat. Programa honen bidez, enpresei 50 aholkularitza-ordu eskaintzen zaizkie,bai eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza tramite guztiak egiteko.
Laguntza honen helburua da enpresek euren lehiakortasuna hobetu dezatela konponbide pertsonalizatu bat garatuz. Gainera, prozesua azkarra eta sinplea da, ez dakar karga administratibo gehigarririk enpresarentzat eta emaitza ukigarriak ematen ditu 3 hilabetean.
Bodegas Elosegi enpresaren kasuan, berrikuntzako mikroproiektu bat garatu dute Giza Baliabideetako estrategia eta kudeaketa-praktikak langileen beharrizanekin lerrokatzeko. “Erradiografia honek urratu beharreko bidea erakutsi digu” dio enpresako general manager-ak, “programa hau oso erraza da martxan jartzeko, eta emaitza eta ekarpen handiak eman dizkigu”.
Mikel Elosegi, eskerrik asko zuen denboragatik eta zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!
Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Bodegas Elosegi enpresak Hazinnova programan:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?