Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 urria, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘Polykey Polymers’: Konponbide berritzaileak Polimeroen Kimikan etorkizun jasangarri baterako

"Los polímeros son una de las claves para abordar algunas de los grandes retos como la Economía Circular o el almacenamiento de Energía Sostenible..."
Coralie Jehanno, David Mecerreyes, Haritz Sardon Andere Basterretxea
Andere Basterretxea / Coralie Jehanno

POLYMAT Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera ‘spin-off’ gisa sortu zen,. 2020an enpresa sortu zuten lau pertsonen artean: Coralie Jehanno, David Mecerreyes, Haritz Sardon eta Andere Basterretxea. Denbora honetan euren proiektua egonkortu dute eta hazi arazten ari dira; aurten haien ahalegina saritua izan da ‘Premio Toribio Echevarría a la Nueva Empresa’ sariaren bidez.

 

Konta egiguzue, nola garatu ziren ‘Polykey Polymers’-en hastapenak sektore honetan? Nola antolatu zineten?

Elkarrekin lan egin genuen lau urte baino gehiagoz Euskal Herriko Unibertsitatean eta POLYMAT Institutuan. Gure espezialitatea Polimeroen Kimika da; alegia, plastiko gisa ezagutzen direnak.

Haritz Sardon eta David Mecerreyesek gure doktorego-tesiak zuzendu zituzten (Coralie eta Andere). Sasoi horretan plastikoen industriara eta kimikoen birziklapenera zuzendutako polimeroak eta prozesuak garatu genituen; industriarentzat aski interesgarriak zirela ohartu ginen. Hortaz, helburua industriaren bidez teknologia ustiatzea zen, plastikoaren ekoizpen eta berrerabilera jasangarriagoa bultzatzeko.

Aktibitateak aurrera egin ahala, geure erronka ezberdinei erantzuteko antolatu giren. Andere Basterretxea zuzendaria da eta Coralie Zuzendaritza Zientifikoaz arduratzen da; Haritz eta David Kontseilari Zientifiko gisa dihardute.

 

‘Polimeroen kimikan’ konponbideak eskaintzea duzue helburu. Zehazki zer da, eta zein konponbide eskaintzen dituzue?

Polimeroak erronka handi batzuei ekiteko gakoa dira; hala nola, Ekonomia Zirkularra edota Energia Jasangarriaren bilketa. Testuinguru honetan, polimeroek eskaintzen duten aldagarritasunari esker, ‘kartara eginiko materialak’ diseina ditzakegu erronka hauek konpontzeko.

Hasieran plastikoak ez ziren diseinatu deskonposatzeko. Gehienak petrolioa bezalako erregai fosiletatik eratorri dira, eta jakin dakigunez, bukaera duen baliabidea da. Gure konponbideen artean, baliabide berriztagarrien (bio-oinarrituak) bidez eskuratutako polimeroen ekoizpena eta plastikoen birziklapen kimikorako teknologien garapena daude.

Bestalde, I+D-ko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu enpresei edota ikerketa-taldeei. Teknologia optimoak garatzen ditugu, geure bezeroei produktu berriak edota polimero jakin baten birziklatzerako ibilbidea eskainiz.

 

‘Polimero bio-oinarrituak’ ekoizten dituzue eta plastikoen birziklapenean espezializatu zarete, ekonomia zirkularreko eredu batean modu lineala aldatzeko asmoz. 2030 uste baino lehenago etorriko da eta erronka nagusia ordurako ekoizpena erabat jasangarria izatea da.

Esan dugun bezala, bi ardatz nagusitan dihardugu: polimero jasangarriagoen diseinua eta ekoizpena, eta birziklapen kimikoko sistemen garapena. Bi ardatzok lantzen ditugu geure ‘know-how’-a eta patente bidez babesturiko prozesuak ustiatuz. Teknologiak oso ezberdinak dira haien artean, eta beraien gaur egungo garapena eta merkatua ere ezberdinak dira.

Polimero bio-oinarrituen kasuan, industria prest dago ekoizpenaren moldean aldaketa egiteko, eta honek bidea erraztuko liguke. Aldiz, birziklapen kimikoa oraindik hazten ari den sektorea da, baina hondakinen industriaren arreta gero eta gehiago deitzen du.

Gaur egungo birziklapen-sistemek plastiko jakin batzuk ezeztatzen dituzte kolore okerrekoak izateagatik edota materiak konposatuez eginak izateagatik. Birziklapen kimikoak plastiko mota guztiak birziklapen eta berrekoizpen sistema jarrai batean sartzea ahalbidetuko luke.

 

Era berean, hurrengo belaunaldiko bateriak garatzeko konponbide jasangarriak eskaintzen dituzue! Sektore honetan abangoardian zoazte, zalantza gabe.

Edukiera, erabilgarritasun eta oreka gehiago duten bateriak gero eta beharrezkoagoak dira. Ildo honetatik, egoera solidoan dauden belaunaldi berriko bateriak proposatzen dira, polimero jasangarrien bidez sortuak.

 

Zein dira belaunaldi berriko bateria hauek eskaintzen dituzten onura nagusiak?

Polimerozko bateriek hainbat abantaila eskaintzen dute ohiko litio-ioien baterien aurrean: Arinagoak dira, ez dira erretzen eta ez dute litioa, kobaltoa, nikela edo manganesoa bezalako material inorganiko toxikoen beharrik.

Hurrengo belaunaldiko bateriak, oinarri biologikodun material berriztagarriak erabiliz, birziklatzen errazagoak izan litezke.

 

Beti darabilzue zerbait esku artean… proiektu interesgarriekin ere kolaboratzen duzue.

POLYKEY-n garatzen dugun teknologiaren zati baten mamia, ikerketa-proiektu batean lan egiten agertu zen: Orain, enpresa baten ikuspegitik, proiektuetan parte hartzeak ekarpenak dituela sinesten jarraitzen dugu, akademia-enpresa harremana bultzatuz. UPV/EHUrekin kolaboratzen dugu BERC-POLYMAT ikerketa-zentroan eta beste unibertsitate batzuekin hainbat proiektutan.

Gainera, urtarriletik Europako proiektu baten koordinatzaile gara Birminghameko Unibertsitatearekin batera. Polimero birziklagarrien diseinu eta ekoizpenean lan egingo dugu 2024ko amaiera aldera arte.

 

Zein beste erronka dituzue buruan bueltaka datozen urteotarako?

Teknologiari dagokionez, gure helburua geure erreaktore semi-industrialean polimetroak ekoizten jarraitzea da. Ingurune garrantzitsuetan balioesteko eta ustiaketa-kontratuak sinatzeko polimeroak zuzenduko diren industriekin.

Beste alde batetik, birziklapen kimikoko linea ezberdinen garapen teknologikoan aurreratzeko erronka dugu, martxan ditugun ikerketa-proiektuez gain.

Antolakuntzari dagokionez, urtea amaituko dugu Donostiako Miramonen ditugun geure instalazioetan. BIC Gipuzkoak erraztutako gune batera aldatuko gara.

 

Toribio Echevarria Sariek zuen ekimena saritu zuten ‘Nueva Empresa’ kategorian; zeuen aktibitatea proiektatzen hasteko modu ona gero!

Hala da, oso pozik gaude onura honegatik. Sari hau gure erakusketa-karta izan da industria-ekosistemako agente publiko eta pribatu nagusientzat. 2020an saria lortzeko zorian geratu ginen, finalista, baina azken urte honetan ulertu dugu nor garen eta noratz goazen.

‘BERC-POLYMAT’-en laguntza ere jaso dugu eta 2 langile izatetik 6ra pasa gara, 2022an plantilla zabaltzeko asmoz. Taldea osatzea hazkuntzarako gakoa izan da… hala eta guztiz ere, asko dugu egiteko!

 

BIC Gipuzkoa, Eusko Jaurlaritza, Diputazioa, EHU-UPV, BERC-POLYMAT eta beste entitate batzuen laguntzak zertan errazten eta arintzen du proiektuaren garapena?

Entitate hauek ezinbesteko lana egiten dute, ‘POLYKEY’ bezalako proiektu berritzaileak sustatuz. Gure ezagutza eta berrikuntza arinki negozio-linea bihurtzeko giro lagungarria bultzatzen dute; era berean, lanean eta ekonomian aberastasuna sortuz. Marko honen barruan, erakunde eta entitateek finantzetan lagundu gaituzte; baita gure ikuskapenean ere, enpresen, erakundeen eta teknologia-zentroen artean kolaboratzeko plataforma erraztu baitigute.

 

Informazio gehiagorako:  https://polykey.eu

 

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak