Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2021

SPRIk ikastaro bat antolatu du azaltzeko nola aplikatu Deep Learning-a industriarako ikusmen artifizialean

Eskakizunak: · Programazioaren oinarrizko ezagutzak.

SPRIk, Enpresa Digitala ekimenaren bidez, ikastaro espezializatu bat antolatu du industriari aplikatutako Deep Learning-a aztertzeko. Sei jardunaldiko prestakuntza-ekintza praktiko bat da, helburutzat duena Deep Learning-aren sare, eredu eta aplikazio desberdinei buruzko ezagutza teknikoak eskuratzea, ezagutza horiek irudiak aztertu, ezagutu eta sailkatzeko prozesuetan erabiltzea eta industriako prozesuei ere aplikatzea.

 

Prestakuntza presentziala izango da, 30 orduko iraupena izango du eta ostiraletan egingo da Garaia Gunean, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

Ikastaro hau beraizik zuzenduta dago ikusmen artifizialean erabiliko diren sare neuronal artifizialak programatu nahi dituzten profil teknikoei, arreta berezia jarriko zaiolarik sare horiek industrian duten aplikazioari. Python programazio-lengoaia erabiliko da.

Ikastaro honen bidez prestakuntza emango zaie Deep Learning-aren Deep Learning-aren erabileraren inguruko ezagutzak eta gaitasunak eskuratu nahi dituzten edozein jarduera-sektoretako profesional teknikoei (laborategiko teknikariak, teknikari eta ingeniari industrialak, etab.), Ikusmen Artifizialeko teknologien bidez aurre egin diezaieten egungo arazoei.

 

Deep Learning-a ulertzeko gakoak

Deep Learning kontzeptuaren atzean giza garuna imitatzen duen algoritmo-multzo bat dago, eta algoritmo-multzo horren zeregina da errepikapen-ereduak, hitz zehatzak, ohiko portaerak, eta abar ezagutzen edo antzematen “ikastea”.  Algoritmo horiek garunaren lan neuronala “imitatzen” dute eta garunaren oinarrizko funtzionamendua simulatzen duen geruzakako prozesu bat jarraitzen dute, zeina neurona-sareen bidez egiten baita. Deep learning-ean neurona horiek “geruzak” izango lirateke.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak