Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 29 urria, 2021 Eraldaketa digitala I+G Ingurumen-jasangarritasuna Industria adimenduna Smart Industry Programa Women in industry

Cristina Oyón: “Jarduera industrialaren deskarbonizazioa bultzada handia izan liteke gure sektore batzuentzat”

World Economic Forum erakundeak lau eskualde gonbidatu ditu, horietako bat Euskadi, aliantza global batean parte hartzera, eta aliantza horren helburua da 2050erako zero isuri lortzea industria arloan

Euskadiko industria, teknologia eta berrikuntza arloetan duen talentu, gaitasun eta ikuspegiaz harago, Cristina Oyón (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria) pisu eta zilegitasun handiko ahotsa da Europan. Europako Batzordeak 2030eko Europako Industria  -une honetako erronka handienetako bat- planifikatzeko sortu duen aditu taldeko 20 profesionaletako bat da Cristina. Horrez gain, aspalditik ari da lanean euskal enpresarentzako eredu industrial berri bat sortzeko prozesuan, eta uste du eredu horrek gai izan behar duela balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa sortzeko. Ildo horri jarraiki, World Economic Forum erakundeak (nazioarteko erakunde independentea, 1971tik industriaren arazo globalak zein eskualde mailakoak identifikatu, konponbideak diseinatu eta, beharrezkoa denean, elkarte publiko-pribatuak sortuz esku hartzen duena) gonbita egin dio Euskadiri, parte har dezan 2050erako zero industria-isuri garbi lortzea helburua duen mugimendu globalean.

Euskadi Basque Net Zero Industrial SuperCluster izeneko mugimendu globalean parte hartzera gonbidatua izan da; zertan datza zehazki?

WEFen helburua da mugimendu global bat sortzea kluster industrialek 2050erako zero isuri garbiranzko trantsizioa azkartu dezaten. Gonbidapen horri erantzute aldera, Eusko Jaurlaritzak lankidetza publiko-pribatu bat jarri du martxan Iberdrola eta Repsol-Petronor enpresekin, euskal industriaren energia-kontsumoaren deskarbonizazioa bultzatuko duten ekintza-ildoak identifikatzeko. Hemendik gutxira, lanean hasiko gara energia gehien kontsumitzen duten bost sektoreekin, 2050ean zero isuri garbi izatera irits daitezen.

Zergatik Euskadi?

World Economic Forum ahalegin handia egiten ari da aliantza horretan sar daitezen jarduera industrial garrantzitsua duten munduko toki desberdinak. Zertarako? Toki horietan jarduera industrialaren deskarbonizaziorako proiektuak eta ekimenak bultzatzeko. Denok dakigun bezala, Euskadi herri industriala da nagusiki. Gure BPGaren % 24 zor diogu jarduera industrialari, eta horrek esan nahi du gure lurraldean sortzen diren berotegi efektuko gas isuri gehienak geure jarduera industrialak sortzen dituela…

Beraz, badirudi enpresek eta enpresa horiek biltzen dituzten klusterrek paper garrantzitsua izango dutela erronka honetan. Duela gutxi, Arantxa Tapia sailburuak ekimena aurkeztu zien elkarteei eta bat egiteko deia luzatu zien. Nolako sentsazioak jaso dituzue?

Guretzat ez da berria Euskadiko kluster-sarearekin lan egitea, gure laneko dinamika naturalaren parte dira eta bide zuzenena da euskal enpresa-sarera iristeko. Zentzu horretan, badugu 30 urte baino gehiagoko politika industrial bat, hori dela eta, bai gu eta bai haiek oso ohituta gaude elkarrekin lan egitera. Tapia sailburuak esan zuenari dagokionez, lehen asmo-adierazpen bat besterik ez zen izan, aliantza ofizialki aurkezteko modu bat, Glasgow-ko COP26 Klimaren Gailurrean plazaratu aurretik. Baina hasiera besterik ez da. Eskoziatik itzulitakoan hasiko gara deskarbonizazio-proiektuak elkarrekin lantzen.

 

Esan duzu ekimen global hain anbiziotsua aurrera eramateko ezinbestekoa dela eredu industrial berri bat aplikatzea. Zein jarraibide izan behar lituzke eredu horrek?

Ekimen honen asmoa da aliantzaren barnean biltzea Saila SPRIren bitartez bultzatzen ari den ekimenak, horrela aurrera egiteko ingurumen-jasangarritasuna lehiakortasun-palankatzat hartuko duen eredu industrial berri baterantz. Trantsizio energetikoa eta klima aldaketa aukera bihurtzeko helburu horretara iristeko, elkarlanean gabiltza Ihobe eta EEErekin, elkarrekin lerrokatzeko energia, ingurumen eta teknologia eta industriaren garapen arloetako politikak. Funtsezkoa da jasangarritasunaren palanka lantzea eta inoiz baino ahalegin handiagoa egitea teknologian eta berrikuntzan. Eta horixe du helburutzat, hain zuzen, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun Sailak, zeinak 220 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izan baitu aurten teknologia eta berrikuntza bultzatzeko programetarako.

“Industriarik gabeko klimaren aldeko borrokak pobreago egingo gaitu”. Bat zatoz titular horrekin?

Bai, dudarik gabe. Horri dagokionez, gure estrategiak bi helburu ditu: batetik, eragina izatea gure egungo jarduera industrialean, karbono-isuriak murriztuz baina aldi berean lehiakortasuna mantenduz.  Eta, bestetik, ulertzea deskarbonizazio-prozesu horiek aukera paregabea izan litezkeela energia asko kontsumitzen duten industriei lagunduko dieten garapen teknologiko eta industrialetarako. Gainera, Euskadin oso ongi prestatuta gaude. Badugu sektoreko industria oso indartsua, badauzkagu gaitasun zientifiko-teknologiko esanguratsuak, eta gai bagara garapen teknologikoa garapen industrialarekin konbinatu eta aukerak sortzeko, uste dugu jarduera industrialaren deskarbonizazioa bultzada handia izan litekeela gure sektore industrial batzuentzat.

 

Esan duzu “Deskarbonizazioari dagokionez, Europa hobeto dagoela Estatu Batuak edo Txina baino, ez ordea egoera ideal batean, ezta gutxiagorik ere”.  Zentzu horretan, uste duzu prozesu hau ez dela soilik obligazio bat, baita ere aukera bat… Zergatik?

Europak badu deskarbonizazioa lortzeko estrategia oso indartsu bat, European Green Deal izenekoa. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen-ek oso argi izan du bere agintaldiaren hasieratik konpromisoa hartu behar zuela klima aldaketaren aurkako borrokarekin, eta testuinguru estrategiko hori da Europarentzat sustatu nahi duen garapen ekonomikoaren motorra. Hain zuzen, gure aditu taldea aspalditik ari da horixe lantzen eta EB aholkatzen politika industrialaren inguruan, eta baita ere aztertzen nola garatu ditzakegun eraldaketa digital eta jasangarriko ibilbideak Europako industria benetako liderra izan dadin 2050ean karbono gutxiko eta isuri garbiko jarduera industriala lortzeko bidean.

 

Europako 2030erako Estrategia Industrialari buruz aholkatzen duen aditu talde esklusibo horretako kide zaren aldetik, zein da zuen zeregina prozesu honetan?

 

Euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzen jarraituko dugu, eta gainera, eurekin lan egin nahi dugu euren jarduera txertatu dezaten ikerketa eta garapenerako espazio europarrean, euskal I+G+B-ko Estrategiaren aldeko apustua indartuz. Horregatik, Europako Batzordearen Forum Industrialean parte hartuz gure eskualde mailako garapen politikak uztartzen ari gara Europako politika industrial berriarekin, zeinak industria europar teknologiko, berritzaile eta jasangarri baten aldeko apustu irmoa egin baitu.

 

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Eraldaketa digitala
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak