COP26an Eskualdeen Adierazpena irakurri izanak markatu du gaur goi-bilera honetako euskal ordezkaritzaren balantzea. Euskadi izan da Regions 4 topaketaren anfitrioia. Bertan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gogorarazi du eskualdeek eta gobernu deszentralizatuek espero dutela COP26ak beteko dituela hitzartutako arintze- eta egokitze-agenda anbiziotsuak. Agenda honek honako hauek barne hartzen ditu:
LORTUTAKO KONPROMISOA
Eskualdeek eta gobernu deszentralizatuek anbizio handiko neurriak hartzen jarraituko dute krisi klimatikoa arintzeko eta horretara egokitzeko. Honenbestez, dei egiten diete estatuko gobernu guztiei, eskualdeei ahalmena eta aukera eman diezaieten beren potentziala aprobetxatzeko, zero isurketa garbi eta klimarekiko erresistentea izango duen etorkizuna lortzera bideratuta.
RACE TO ZERO
Eskualde eta gobernu deszentralizatuak anbizio handiko helburu klimatikoak finkatzen ari dira dagoeneko, eta % 55ek isurketak murrizteko helburua dute 2030erako; horrek erakusten du estatuko homologoek baino anbizio handiagoa dutela.
Eskualdeko gobernu guztiak animatzen ditugu NBEren Klimaren aldeko Goi Mailako enbaxadoreen “Race to Zero” kanpainarekin bat egitera, 2050erako edo lehenagorako zero emisio garbiko helburuak hartuz eta horretara iristeko bideak ezarriz.
Eskualde eta gobernu deszentralizatuei dei egiten diegu erritmoa bizkortzeko eta klima-erresilientziari buruzko anbizio globalaren erabateko aldaketa katalizatzeko ekimenekin bat egin dezaten, gure klima-agenda globalari egiten dioten ekarpena erakutsiz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?