Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak azaro honetan enpresa guztientzat zabalik dagoen doako eta sareko prestakuntza eskaintza indartu du, zazpi ikastaro berriren bidez. Helburua da euskal erakunde berritzaileen kopurua handitzea, eta haietan egiten diren berrikuntza-prozesuen kalitatea hobetzea; horregatik, enpresa txiki eta ertainentzat pentsatuta daude bereiziki, enpresa horien sektorea edozein dela ere.
Halaber, berrikuntza-prozesuko edozein fasetan dauden enpresen beharretara egokitzeko, Innobasqueren prestakuntza-eskaintza etengabe berritzen da. Horretarako, eskainitako ikastaroak lau modulutan banantzen dira, zuzenduta dauden profiletara egokitzeko: lehenengoa berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuetan eta metodologian oinarritzen da; bigarrena Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio adimendunko zazpi eremuetara (industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, ekoberrikuntza, elikadura osasungarria, Euskadi sortzailea eta hiri jasangarriak) dedikatuta dago; hirugarrenak I+Gren balorizazioa, kudeaketa eta ustiapena barne hartzen ditu eta laugarrenak Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzako esparru-programaren xehetasunak aztertzen ditu, zeina indarrean dagoen 2027ra arte.
1 MODULUA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA BERRIKUNTZA-METODOLOGIAK
Modulu honetan aurreikusitako prestakuntza-eskaintza sareko bi ikastarotan oinarrituko da hilabete honetan. Lehenengoa (azaroaren 16 egingo da), zaintzari, adimenari eta prospektibari buruzkoa izango da eta bertaratuei aukera emango die honako hau egiteko: jarduera horiek enpresan txertatzea edo autoebaluazioa egitea, erakundea alderdi horretan zein egoeratan dagoen zehazteko.
Bestalde, azaroaren 25ean, merkatuan berritzean oinarritutako saioa antolatuko da. Bertan, ETE-ek beren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzean berrikuntza hobetzeko eskuragarri dituzten laguntza-tresnei buruzko oinarrizko ezagutzak lortzeko aukera izango dute.
Azaroaren 18an, Innobasque elikadura osasungarriaren esparru estrategikoan oinarrituko da eta elikadura balio-kateko edozein puntutan beren jarduera gauzatzen duten ETE-ei aukera emango die produktu eta zerbitzu berriekin lotutako negozio-aukerak ezagutzeko eta teknologia berriak ekoizpen-sistemetan integratzeak dituen abantailetan sakontzeko. Gainera, horietako batzuek laguntza jasoko dute, enpresa-ekimen berritzaileak aurrera ateratzeko.
Hirugarren modulu honen barruan, hilabete honetan, Innobasqueren prestakuntza-agenda azaroaren 17an jarriko da martxan, Interes Ekonomikoko Elkarteen (IEE) fiskalitatearen web-mintegi baten bidez. Bertan, hainbat bazkidek sortutako figura horien abantailak aztertuko dira, kasu honetan, berrikuntza-proiektu bateratuak garatzeko.
Bestalde, I+G+b arloko emaitzak saltzeko teknologia edo proiektu finantza-balorazioari buruzko mintegiaren saioak izango dira hilaren 25ean eta 26an. Ikastaroaren xedea da teknologia baten balorizazio ekonomikoan esku hartzen duten adierazle nagusiak modu praktikoan aztertzea, batez ere teknologia edo proiektu bakoitzaren izaeraren araberako balorazio metodoak eta aurreikusitako ustiapen-planak.
Laugarren prestakuntza-modulua izango da azaroaren 10 eta 17ko ikastaroen protagonista. Lehenengoa Horizon Europe esparru-programa berriak ETE-ei eskaintzen dizkien aukerak azaltzeko web-mintegi bat izango da; izan ere, berrikuntza-gaitasuna hazteko aukerak eskaintzen dizkie Europako finantziazio publikoan sartuz eta I+G+b nazioartekotzeko programetan parte hartuz. Bereziki interesgarria izango da dagoeneko I+G+b gaitasuna duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko bitarteko enpresa eta eragileentzat. Europar Batzordeak ongi baloratu eta nahi duten finantzazioa lortzen duten proposamenak egiteko aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie ikastaro honetan, eskatzen duten erakundeei.
Aldiz, azaroaren 17ko ikastaroak I+G+b arloko plangintza estrategikoaren alderdirik garrantzitsuenetako batzuk izango ditu ardatz. Europar Batasuneko finantziazio publikoa lortzeko aukeren berri izaten erakutsiko da eta
horren inguruko estrategia definitzearen garrantziaren berri ere emango da.
Aholkularitzak, zentro teknologikoak eta Innobasqueko adituak
Ikastaro guztiek bi-hiru orduko iraupena izango dute eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako teknikariek eta aholkularitza eta zentro teknologiko zenbaitetako espezialistek emango dituzte. Esaterako, Qi Europe agentziak emango du hilaren 10ekp saioa, Horizon Europeri buruzkoa; Tekniker izango da hilaren 16an zaintza, adimena eta prospektibari buruzko saioan; eta azaroaren 18an elikadura osasungarriari buruzko web-mintegian HAZIk hartuko du parte.
Programa osoa Innobasqueren webguneko “Formakuntza berrikuntzan” atalean dago. Ikastaro hauetakoren batera edo gehiagotara joateko, nahikoa da mezu bat bidaltzea helbide elektroniko honetara: ibidaurrazaga@innobasque.eus.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?