Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 Azaroa, 2021 Ingurumen-jasangarritasuna

Virlab-ek bibrazio-saiakuntzak egiten ditu industria-sektorean, segurtasuna eta funtzionaltasuna mantentzeko helburuarekin

Gipuzkoako enpresak 40 urte baino gehiago daramatza sektore nuklearreko, treneko edo eolikoko enpresekin lanean.

Gaur egun, zenbait industria-sektoretan bibrazioak kontrolpean eduki behar dira, osagaien segurtasuna edo funtzionaltasuna dela eta. Bibrazio horiek eragiten dituzten faktore asko daude, hala nola trenaren mugimendua tren-sektorean, olatuen eta motorren mugimendua itsas sektorean, edo haizearen bultzada edo palen errotazioa haize-sorgailuen sektorean. Bibrazio iraunkor horietaz gain, badira noizbehinka agertzen diren beste bibrazio mota batzuk, lurrikarak adibidez. Sektore horietako eta beste batzuetako enpresei arlo honetan laguntzeko, Virlabek berrogei urte baino gehiago daramatza bere entsegu-mahaiaren bidez zerbitzua ematen.

Gau egun, Virlabek 20 langile ditu Asteasun (Gipuzkoa). Bere jarduera bere laborategiaren bidez bibrazioak erreproduzitzea datza, bere saiakuntza-mahaien bidez, ekipoek behar bezala erantzuten dutela eta bere funtzionaltasun eusten dutela egiaztatzeko. Adibidez, “lurrikarek eragindako bibrazioek zentral nuklearren segurtasuna bermatu behar duten ekipoetan eragina izan ahal du. Horren ondorioz, beharrezkoa balitz, erreaktorea segurtasunez gelditu behar da, nukleoa hoztu behar da, edo fuga erradioaktiboak saihestu beha dira”, argitu du Denis Agote Virlabeko Zuzendari Komertzialak. Gainera, ENAC-en ziurtagiria duen saiakuntza sismikoak egiten dituen laborategi bakarra da Virlab.

Virlab 1976an sortu zen Urbar enpresaren saiakuntza sismikoen dibisio bezala, Ramon Vizcaíno sozietatearen enkargu bati erantzuteko. Elkartea Lemonizko Zentral Nuklearrerako klase sismikoko hozte-unitate batzuk fabrikatu behar zituen, urte horretan bertan eraikitzen ari zena. Elkarteak, Urbarren bezero zenak, entsegu-mahai bat eskatu zuen uhin sismikoen eragina erreproduzitzeko. Horrela, azkenean, eragingailu oleohidrauliko batek mugitutako mahai bat garatu zen, 45°-ra orientatua, zeinaren osagai horizontala eta bertikala berdinak baitziren. Mahai horren fabrikaziotik aurrera, sektoreak eskari handia egin zuen, Lemoniz, Almaraz I eta II eta Ascó I zentral nuklearrak eraikitzen ari baitziren. Horren ondorioz, saiakuntza sismikoak egiteko berariazko dibisio bat sortzea erabaki zen.

Harrezkero, Virlabek entseguak egin ditu hainbat sektoretan: nuklearrean, nuklearra ez den sektore sismikoan, trenbide-sektorean, eolikoan, itsas-sektorean, automobilgintza-sektorean edo garraio-sektorean. Irizar, Ingeteam, Siemens Gamesa, CAF edo ABB bezalako enpresak bere bezero-sarearen parte dira.

Nazioartean, Virlaben merkatu garrantzitsuenetako bat Frantzia da. “Gure jarduera hasi zenetik gure zerbitzuak Frantzian eskaintzen ditugu, eta ordutik bezero handiak ditugu herrialde horretan. Oso ondo ezagutzen dugu sektore desberdinen funtzionamendua, bereziki nuklearra”, adierazi du Denis Agote.

Etorkizunari begira, Virlaben helburua enpresa osatzen duten sailetako bakoitza pixkanaka hobetzea da, prozesuen hobekuntzan arreta jarriz. “Gure teknologiagatik eta ‘know how’-atik nabarmentzen den enpresa gara, eta horrek etengabeko eboluzio bat izatea eskatzen digu”, gehitu du Agotek.

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu hemen zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.

Lotutako albisteak

Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak