Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2021 Berrikuntza Bio-osasuna

Euskadiko Biozientzia eta Osasun enpresek sektorearen Eguna ospatuko dute eta osasun sistemen hazkundea eta lankidetza handiagoa proposatu dituzte erronka gisa

 Basque Health Cluster Eguna abenduaren 9an ospatuko da, 16:15ean, Getxoko (Bizkaia) portuko Olatua terminalean

 

Datorren abenduaren 9an Basque Health Cluster Eguna egingo da; hitzorduaren lehenengo edizioa izango da, eta biozientzien eta osasunaren euskal klusterrak sektoreko enpresa eta erakundeentzako erreferentziazko urteko hitzordu bat ezarri nahi du.

 

Lehenengo edizioa Getxoko (Bizkaia) portuko Olatua terminalean egingo da, eta Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan. Sariarekin, Klusterrak sektorea sustatzeko diharduten edo horren garapenean eragin positiboa izan duten pertsonak edo erakundeak nabarmendu nahi ditu.

 

Jose Miguel Azkoitia 2018an hil zen, eta Industria Ingeniaria zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikotik eta Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik. Bere ibilbide profesional oparoan, jarduera akademikoak garatu zituen, besteak beste Euskal Herriko Unibertsitateari eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseari lotuta. Halaber, TECNALIAko Osasun Negozioko Garapeneko zuzendaria izan zen. Bere ikertzaile ibilbidea Ingeniaritza Biomedikoaren, Osasunerako Teknologien, Robotikaren eta IKTen arloetan zentratu zen. Eta jarduera horiek komunikabideetan zientzia eta teknologia hedatzeko beste batzuekin uztartu zituen.

 

Haren izena daraman sariarekin, zeina abenduaren 9an entregatuko baita lehen aldiz, Basque Health Clusterrek eskerrak adierazi nahi dizkio “Euskadin biozientzien eta osasunaren sektorea garatzearen alde zientzian eta teknologioan lan egin zuen gizon bati. Jose Miguel Azkoitia ikuspegia, balioak eta lan asko eskaini zizkion euskal sektore horri. Hau da Klusterrak teknologo handi bati egiten dion omenaldia”, azpimarratu dute elkartetik.

 

Saria entregatzeaz gain, jardunaldian zehar, Mikel Alvarez elkarteko lehendakariak ibilbidea egingo du Basque Health Clusterren “urteetako bidaian eta aurrean duen bide luzean” zehar. Karl Schmieder messagingLABeko CEOaren ponentzia bat egongo da, “What’s Your Bio Strategy? Negozioa prestatzen bioteknologiaren hurrengo belaunaldiarentzat” izenburuarekin. Schmiederrek biokimikako prestakuntza du, idazle saritua da, eta enpresa bioteknologiko berriek aurre egin beharreko erronketan espezializatutako aholkularitza estrategikoko firma baten fundatzailea da. Brooklyneko biologia sintetikoaren komunitate gero eta handiagoko kide aktiboa da.. Ondoren, biologia sintetikoari buruzko solasaldia egingo da, eta partaideak izango dira, Karl Schimiederrez gain, Juanjo Rubio, Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateko zuzendaria, eta Maria Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko zuzendaria.

 

Bio-osasunaren ikuspegi globala EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzia eta osasunaren sektorea 150 enpresak baino gehiagok osatzen dute, horietatik %90 enpresa txiki eta ertainak, eta 8.085 laguni baino gehiagori ematen diete enplegua, EAEko BPGaren %1,9 izanik.

 

2020an guztira 1.668 milioi euro baino gehiago fakturatuta, ekitaldi horretan 140 milioi eurotik gora inbertitu zuen I+Gan.

 

Sektoreko 50 enpresak dispositibo medikoak garatzen dituzte (medical devices), 33 enpresa bioteknologikoak dira, 26k elkartutako zerbitzuetan dihardute (sektorera lotuta), 20k e-Health zerbitzuak egiten dituzte, 16k Health Careren esparruan garatzen dute beren lana, eta 13k farma sektorean.

 

Biozientzien sektoreak gero eta enpresa presentzia handiagoa du EAEn, eta hazteko aukera handia dauka aurrean, nazioartean haziko den merkatuan. Basque Health Clusterren arabera, besteak beste, sektorearen erronka nagusietako bat da enpresa kopurua handitzea, “batez ere tamainan eta enpresa garapenaren mailan, izan ere, oro har, enpresa gazte eta txikiak dira”. Halaber, aipatzen duten beste erronka bat da osasun sistemarekin lankidetzan aritzearena, “funtsezko elementua delako produktu eta zerbitzu berrien garapenean aurrera egiteko”.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak