Gasteizko Rodamientos Arizti enpresak 60 urte baino gehiago daramatza industria-sektoreari hornigaiak eskaintzen, batez ere Euskadirako eta hurbileko eremuetarako. “Gure apustu nagusia euskal industriari eta haren garapen egokiari laguntzea da, eskatzen dituzten errodamendu eta hornidura industrialak eskainiz”, ziurtatu du Ander Arizti, Rodamientos Ariztiren Administrazio Saileko kideak. Hori bai, enpresak ez du aukerarik ixten eta, aitortzen duenez, arazorik gabe jardun dezake Europa osoko bezeroekin.
Bezeroen eskaerei erantzuteko irtenbiderik onenak emateko asmoz, Rodamientos Arizti enpresan 4.0 Industriaren aldeko apustua errealitate bat da. Schaeffler hornitzailearen laguntzarekin teknologia berriak bultzatzen ditu “makinetan akatsak detektatzeko eta ezustekoei modu errazean aurrea hartzeko. Egoerak eskatzen duen mailan egoteko eta balio erantsia ematen duten irtenbideak emateko prestatzen gara”, zehaztu du.
Arabako enpresa 1958tik industriarako errodamendu eta hornidura industrialetan aditua da, eta gaur egun 60.000 erreferentzia baino gehiago ditu. “Gure produktu izarra errodamenduak dira, eta horretan adituak gara. Izar handi bat nabarmendu behar badugu, makina-erremintaren sektorean erabiltzen diren super doitasunezko eta teknika linealeko errodamenduak izango lirateke”. Hala ere, bezeroei askotariko produktuak eskaintzen dizkiete: transmisio mekanikoa, pneumatikoa eta elektrikoa, estankotasuna, euskarriak eta osagarriak, itsasgarriak eta abar.
Marka liderren banatzailea
Gasteizko enpresa Schaeffer, Festo edo Optibelt bezalako marka liderren produktuen banatzaile ofiziala da, eta makina-erremintaz gain, obra publikoetarako, mantentze industrialerako edo packagingerako ere lan egiten du, besteak beste.
Gainera, bezeroei prestakuntza-zerbitzu bat eskaintzen die, produktuak eta zerbitzuak ezagutzen laguntzeko, muntaketa- eta desmuntaketa-kontuetan gidatzeko edo proiektu txikietan aholkuak emateko, azpimarratu duenez.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?