Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak abian jarri du Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenaren laugarren edizioa egiteko prozesua. Txosten hori bi urtez behin egiten da, eta aurtengoa 2022ko urtean aurkeztuko da. Horren bidez, Euskadiko berrikuntzaren egungo eta etorkizuneko egoeraren azterketa kuantitatiboa egiten da, Innobasqueko kide diren erakundeetako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako 533 adituk osatutako berrikuntza-talde baten ekarpenetan oinarrituta.
I+Gari laguntzen dioten erakundeentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarentzat lan hau Euskadiko berrikuntzari buruzko datuak interpretatu eta aztertzen dituen tresna bat da, etorkizuneko ekintzak eta erabakiak bideratu ahal izateko.
Euskal Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenean parte hartzen duten adituek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema ordezkatzen dute, eta enpresa‑, zientzia-, teknologia-, gizarte- eta erakunde-arloko profesional ezagunek osatzen dute. Haien ekarpenekin, txostenak Euskadiko berrikuntzaren egoerari, bilakaerari eta etorkizuneko perspektibei buruzko ikuspegia eskaintzen du, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzako giza kapitala aztertzen du, I+G+Baren nazioartekotzea eta haren finantzaketa aztertzen ditu eta datozen bost urteetarako perspektiba bat prestatzen du.
Euskal Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko Txostenak galdetegi baten eta berrikuntza‑taldeko kideekin egindako kontraste-saioen bidez jasotzen du informazioa. Horietan, berrikuntzaren orientazioa ere aztertzen da, euskal gizarteko erronka handiei aurre egiteko, baita I+G+Bak euskal enpresentzat duen garrantzi-maila eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak eta diziplina horiei laguntzeko ezartzen diren politikek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena ere. Lanak Euskadin egiten den I+G+Bko erakunde nabarmenenak ere identifikatzen ditu.
Innobasquek argitalpen hau egiten du Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak esleitzen dizkion zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-arloko politikak ebaluatzeko eta monitorizatzeko funtzioa betez.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?