Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Azaroa, 2021 I+G Ingurumen-jasangarritasuna

SPRIk Ingurumen arloko Berrikuntzaren eta Transferentzia Teknologikoaren BASQUE GREENTECH Foroan parte hartuko du

SPRIko Teknologiako zuzendari Cristina Oyón Europako Esparruko Itun Berdeaz mintzatuko da

Eusko Jaurlaritzako Enpresen Garapenerako SPRI Agentziak “Ingurumen arloko Berrikuntzaren eta Transferentzia Teknologikoaren Lehen BASQUE GREENTECH Foroan” parte hartuko du datorren abenduaren 1ean. Topaketa hori sortu da Itun Berdearen estrategia europar berriak planteatzen dituen bi erronka handi aztertzeko: batetik, ekonomia zirkularra, klima aldaketa eta ingurumenaren kalitatea, eta bestetik, teknologia berriek dakartzaten aukerak eta teknologia horien erabilpena ingurumenari lotutako zerbitzu eta produktu berrien bideratzaile gisa.

 

GreenTech foroa ZTBESen (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea) eta Euskadiko ingurumen sektorearen arteko topagune bihurtuko da, bertan ezagutarazteko ingurumenaren eta trantsizio ekologikoaren arloetako erronkei erantzungo dieten ildo teknologikoak eta ikerketa ildoak.

 

Jardunaldiak bi zati izango ditu: lehen zatian hitzaldiak eskainiko dira, ingurumen arloko berrikuntza teknologikoari buruzko gaietan erreferenteak diren hizlariekin. Segidan, bigarren zatian, B2Bbilerak egingo dira, eta bilera horietan aukera berriak sortuko dira enpresen eta erakundeen artean.

 

Testuinguru horretan, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek azalduko du nola heldu  Europako Itun Berdeak planteatzen dituen erronkei berrikuntzatik abiatuta. Orobat hizpide hartuko ditu trantsizio energetiko-ekologikoaren eszenatokiak planteatzen dituen aukerak, eta baita ere Euskadik berrikuntza babesteko eskaintzen dituen instrumentu eta tresnak.

 

ACLIMA klusterrak webinar formatuko hainbat jarduera dibulgatzaile (“Pilula Teknologikoak”) egin ditu urte honetan, apustu eginaz berrikuntzaren maila guztietako dibulgazioaren alde, eta Ingurumen arloko Berrikuntzaren eta Transferentzia Teknologikoaren BASQUE GREENTECH Foroa izan da jarduera horien azken proposamena.

 

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernaezek parte hartuko du ekitaldiaren irekiera ekitaldian. Gainerako hizlariak zeintzuk diren jakiteko, ikusi atxikitako EGITARAUA edo sartu esteka honetan.

 

Informazio gehiago eta izen-emateak: https://basquegreentech.b2match.io/

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak