Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Azaroa, 2021 Eraldaketa digitala I+G

Innovae-k Errealitate Mistoa aplikatzen duen proiektu aitzindari bat garatu du automozio industriarentzat

SAAM- Sistema Avanzado de Asistencia en Mantenimiento (Mantenimenduan Laguntzeko Sistema Aurreratua) izeneko produktu propio batean oinarrituta dago, zeinak teknologia holografikoa erabiltzen baitu kalitatearen kontroleko prozesuak hobetzeko

Errealitate Mistoan espezializatutako Innovae enpresak konponbide aitzindari bat garatu du Kataluniako Automozio Industriaren Klusterrarentzat (CIAC). Aplikazio bat da, pieza estanpatuen kalibrearen kalitatea kontrolatzeko prozesuak hobetzen dituena. Aplikazioak gailu bat darabil Errealitate Mistoaren teknologia baliatuz jarraibideak urratsez urrats betetzeko eta prozesua modu seguruan gauzatzeko.

 

Innovae-k automozio klusterrarentzat egin duen proiektu berritzaile honek oinarritzat hartu du enpresaren beraren SAAM produktua, teknologia holografikoa erabiltzen duena prozesu gidatuak urratsez urrats bistaratzeko eta lantegian egunero sortzen den ezagutza kritikoa digitalizatzeko. Innovae enpresaren eskarmentuari esker eta SAAM produktua aplikatuz abiarazi da proiektua Meleghy Automotive enpresan.

 

Meleghy Automotive enpresan inplementatu den proiektuak posible egin du kalitatea kontrolatzeko prozesua digitalizatzea, eta prozesu osoaren exekuzioa ere hobetu da Microsoft Hololens 2 izeneko azken belaunaldiko gailu baten bitartez, zeinak jarraibide birtualak gainjartzen baititu langilea prozesuan zehar gidatzeko. Teknologia horrek erabateko berme eta segurtasunez azkartzen du kalitatea kontrolatzeko prozesu osoa.

 

Inplementatu den beste funtzionaltasun bat da urrats bakoitza exekutatzeko behar den informazioa gehitzea; hala, pieza bakoitzaren kalitatea kontrolatzeko trazagarritasunari dagokion reporting-a digitalizatu da, beraz, orain ez da beharrezkoa paperezko txostenak egitea prozesua amaitzean.

 

Hauxe da Innovae-k egin duen lanaren emaitza: orain, SAAM aplikatuta, fidagarriagoa da Meleghy enpresaren kalitatea kontrolatzeko prozesua, eta gainera edozein langilek egin dezake prozesua modu seguruan.

 

SPRI Taldearen helburuetako bat da euskal enpresen eraldaketa digitala. Horretarako abian jarri ditu, besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantariak bezalako programak. Esteka honetan aurkituko dituzu eskuragarri dauden laguntza guztiak.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak