Haritz Zabaleta Tecnalia-n jardun da bere lan-bizitza gehienean produktuak ekoizten, kontzeptualizazio faseko I+D-tik hasita, berauen industrializazio eta merkaturatzera arte. 2014an estimulazio elektriko funtzionalari lotutako proiektuetan lan egiten hasi zen, eta ondorioz, ‘Fesia Technology’ sortu zuen.
Cristina Rodrígezek 15 urte baino gehiagoko esperientzia du osasunerako teknologia berriak eta gailu mediko berritzaileak ikertzen. 2006tik Tecnalian lan egin zuen berak ere, 2019an Fesiara batu aurretik.
Arazo berezi jakin batzuk dituzten pertsonen birgaitzerako konponbide aurreratuak eskaintzen dituzue.
Fesia Technologu oinarri teknologiko eta zientifikoa duen enpresa da, gehienbat nerbio-sistema zentralean gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonen errehabilitaziorako elektro-estimulazio bidezko konponbide aurreratuak sortzen diharduena.
‘FES’ duten errehabilitazio-terapietan erabiltzen diren sistemak dira. Neuronetan izandako lesioak direla eta, galdu duten mugikortasuna errekuperatzea ahalbidetzen diete sistema hauek burmuineko istripu edo baskularrak izan dituzten pertsonei, esklerosi multiplea dutenei, bizkar-muinean lesioak dituztenei eta burmuin-paralisia dutenei.
Erraz ulertzeko, zer da estimulazio elektriko funtzionala?
Terapia mota honek karga elektriko txikiak aplikatuz funtzionatzen du. Kargok energia baxukoa izan behar dute, kontrolatuak, eta gelditu edo ahuldu den nerbio edo gihar batean aplikatzen da neuronen aktibitatea estimulatzeko.
Karga elektriko txiki hauek muskulua uzkurtzea eragiten dute, pazienteei artikulazio hori mugiaraziz, eta aldi berean, errehabilitazio neurologikoa azeleratzen da.
White Paper interesgarria sortu duzue zeuen dispositiboak barne duten ‘alor anitzeko elektrodoari’ buruz.
Bai. Aurrez aurreko aurkezpenak eta formakuntzak ezin egin ditzakegunez, material irakurterrazak garatu ditugu gure teknologia modu ahalik eta errazenean uler bedi.
Alor anitzeko gure elektrodoari esker, merkatuko beste edozeinek eskaintzen ez duen estimulaziorako zehaztasuna lortu dugu. Zehaztasun honek mugimenduak banan-banan lantzea eta bereiztea ahalbidetzen digu, errehabilitazio-prozesurako elementu garrantzitsua izanik.
Fesia Walk eta Fesia Grasp zuek garatutako gailuen artean daude. Zer-nolako egoeretan aplikatzen dira?
Neuronen errehabilitazioan erabiltzeko sistemak dira. Gure bezeroak materia honetan espezializatutako fisioterapeutak edo medikuak dira, egunean-egunean tratatzen dituzten pazienteekin honelako gailuak erabiltzen dituztenak.
Bitxia da Fesia sistemek mantenurik behar ez izatea; kontu pixka batekin erabili baino ez.
Halaxe da. Robotek ez bezala, mugi daitezkeen parterik ez duten gailuak direnez, fabrikatik datozen bezala erabil daitezke haien iraupen osoan zehar. Jakina, beste edozein sistemarekin bezalaxe, kontu apur bat izan behar da sistema hauek erabiltzean; batez ere, ez daitezela jausi edo busti.
Nazioartekotzearen Babeserako Toribio Echevarria saria jaso duzue. Zer-nolako erronkak dituzue kanpoan?
Merkatua ondo ezagutzea da gakoa. Europak produktuak ziurtatzeko erregulazio berezia duen arren, herrialde bakoitzak bere antolakuntza du, besteen antolakuntzatik aski bereizia dena. Herrialde batzuek diru-itzultze sistema argiak dituzte, batzuetan elektro-estimulazioa oso ezaguna da (beste batzuetan ez) eta herrialde batzuetan gizartea osasunean inbertitzeko prest dagon, baina beste batzuetan ez dute batere inbertitzen.
Honezkero, herrialde bakoitzak bere errealitatea du eta gure banatzaileek herrialde bakoitzak bere merkatuan aplikatzen dituen “jokoaren arauak” ezagutzen laguntzen gaituzte.
info+: fesiatechnology.com
Haritz Zabaleta Rekondo es Ingeniero en Automática y Electrónica Industrial e Ingeniero Industrial por la Universidad de Navarra. Realizó su máster en Ingeniería Biomédica a bordo de la Universidad Politécnica de Catalunya. Desde 2005, fue investigador en TECNALIA, área de rehabilitación de la división de salud, operando en investigación aplicada en tecnologías asistivas, rehabilitación, análisis de la marcha por medio de análisis de datos cinemáticas, el procesamiento de señales fisiológicas (principalmente EMG), caracterización de señales y análisis discriminante.
Ha trabajado en el desarrollo de productos desde la fase de investigación y desarrollo de conceptos hasta la industrialización y comercialización. En el año 2014 comenzó a participar en proyectos de estimulación eléctrica funcional, los cuales derivaron en la creación de Fesia Technology, de la que pasó a ser el Director Técnico primero, y Director General en la actualidad.
Cristina Rodríguez de Pablo es Ingeniera de Telecomunicaciones por la Universidad Carlos III de Madrid y Posgrado en Bioingeniería de la Universidad Politécnica de Catalunya. 15 años de experiencia en el campo de la investigación e innovación en dispositivos médicos y nuevas tecnologías para la salud. Ingeniera de Telecomunicaciones de la Universidad de Carlos III, con un máster en Ingeniería Biomédica por la UPC, es co-autora de varias patentes y numerosas publicaciones científicas en el área de la neuro-rehabilitación.
Desde 2006 trabajó primero como investigadora y experta en ingeniería software aplicada a las tecnologías asistivas y de rehabilitación en el área de Neuro-rehabilitación de Tecnalia, con reconocida experiencia en tecnologías FES. En 2014 pasó a ser gestora de proyectos en ese mismo departamento liderando equipos multidisciplinares en distintos proyectos de I+D a nivel regional, estatal y europeo que dieron como resultados varios productos, patentes y múltiples publicaciones. En 2019 se incorporó a Fesia como Directora de Desarrollo de Producto primero y es su Directora Técnica en la actualidad.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?