Einnek enpresa bizkaitarra duela urtebete inguru sortu zen osagai eta ekipo elektriko-elektronikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko. Javier González Einnek-eko gerenteak zehaztu duenez, “industria-koadro elektrikoak ekoizten ditugu batez ere energiaren, makina-erremintaren, manutenzio, itsasoaren eta osasunaren sektoreetarako”.
Enpresa gaztea hazkunde-prozesu batean murgilduta dago erabat. “Orain bederatzi langile gara eta urte honen amaieran 11 izatera iritsiko gara. Gure asmoa 2022an 15 pertsona izatea da”, gerenteak iragarri duenez. Gainera, hasiera batean, Euskadiko merkatuan zentratuko dute beren jarduera, “nahiz eta iparraldeko eremura edo Estatuko gainerako eremuetara zabaltzea aurreikusten dugun”.
Einnek produktu garatu bat eskaintzen duen arren, bere lan egiteko erak da bereizten duena. Maila teknikoan, produktuak fabrikazio-berme handienarekin fabrikatzen dira, bai bezeroak emandako planoen bidez, bai Eplan garapen elektrikorako softwarearekin sortutako garapen propioaren bidez.
Gainera, ‘lean manufacturing’ fabrikazio motan oinarritzen da bere ekoizpena, eta bertan planifikatzen da produkzioa, beharrezkoak ez den denbora ez galtzeko, denbora eta materiala alferrik ez xahutzeko… Javier Gonzálezek nabarmendu duenez, “Agile manifestuaren bidez egiten dugu, erabakiak hartzeko malgutasuna, aldaketei azkar erantzutea, gardentasuna, iterazio azkarrak, serie labur eta aldakorretarako malgutasuna ematen baitigu”. Eta hori guztia bezeroarekiko komunikazio-sistema batekin uztartuta dago. Horri esker uneoro jakin dezakezu zure ‘on line’ eskaeraren egoera, einnlive plataformaren bidez.
Fabrikazio-metodo horrek ezin hobeto egiten du bat ONA Electroerosión enpresaren fabrikazio-ereduarekin. Enpresa hori elektrohigaduran aitzindaria da, eta uztailean sartu zen sozietatean, Einneken kapitalaren % 24 eskuratuta. “ONAk bere esperientzia eta bezeroen konfiantzarekin laguntzen gaitu, 65 urtez baino gehiagoz elektrohigadurako munduko fabrikatzaile espezializatuena baita”, zehaztu du Javier Gonzálezek.
Digitalizazioarekin jarraitu
Galdakaoko enpresak dituen planen artean, arlo guztien digitalizazioarekin jarraitzea nabarmentzen da. Alde batetik, bezeroekin, aliatuekin, hornitzaileekin eta teknikariekin komunikatzeko tresnak integratzen lan egingo du, hala nola, Jira, ERP, 5’s, Kanban, Scrum… “Informazioa eta prestakuntza partekatzeaz gain, ezagutzak sortzeko eta kideen arteko harremanak ezartzeko komunitateak sortzen lagunduko digute”, adierazi du Einnek-ko gerenteak.
Gauzatu beharreko beste arlo bat da biki digital bat da, sortzea hainbat tresna erabiliz, hala nola EPlan electric P8, Harnes, Propanel edo 3D. Eta, azkenik, online-hodeiari lotutako produkzio-tresnaren garapena.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?