GES enpresak Eusko Jaurlaritzak ematen duen kudeaketa aurreratuaren brontzezko A aitorpena jaso du. Eusko Jaurlaritzak aitorpen horren bidez saritzen ditu kudeaketa-jardunbideetan aurreratuen dauden eta lehiakortasuna handitu nahi duten erakundeak.
GES nazioarteko erreferente bat da energia berriztagarrietarako konponbideen hornikuntzan. GES CL Grupo Industrial taldeko kidea da, 700dik gora profesional enplegatzen ditu munduan barrena eta presentzia egonkorra du Espainian, Italian, Marokon, Egipton, Mexikon eta Txilen, bere bulego komertzialen eta zentro operatiboen bidez.
GES 2018an hasi zen kudeaketa aurreratuaren eredua ezartzen enpresako kudeaketa-sistemak hobetzeko osagai gisa. Ezarpen horregatik eman zaio brontzezko A aitorpena, Euskaliteko Ebaluazio Klubeko kideek eginiko kanpo ebaluazioaren ondorioz. Sariak aukera ematen dio GES enpresari Euskadiko Kudeaketa Aurreratuko Klubean sartzeko eta klub horretako kide izateko lehendik dauden gainerako erakunde guztiekin batera.
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu zen Kudeaketa Aurreratuak euskal erakundeen lehiakortasunerako funtsezko elementu gisa duen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko.
Beren kudeaketa-jardunbideetan garapen- edo aurrerapen-maila jakin bat duten Euskadiko enpresa, ikastetxe, osasun zentro eta erakundeei ematen die Eusko Jaurlaritzak aitorpen hori Euskalit erakundearen bitartez.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?