Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2021 Berrikuntza

Forging Steel Products, balio erantsi handiko forjaketa-piezak, besteak beste, trenbide-sektorerako

Bizkaiko enpresak bere produkzioaren % 80 baino gehiago esportatzen du Europar Batasuneko herrialdeetara.

Forging Steel Products enpresa Amorebieta-Etxanon kokatuta dago (Bizkaia), eta estanpa bidezko forjaketa-piezak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Gaur egun 135 langile dituen enpresa honek altzairuzko barrak hainbat pisutako takoetan mozten ditu, indukzio-labe elektrikoetan berotzen ditu eta forma desberdinak ematen diete forjaketa-makinen eta moldeen bidez. Pieza horiek tren-sektorean edo automobilgintzan (kamioiak) erabiltzen dira, baina baita makinerian edo eraikuntzan ere.

Forging Steel Products enpresak bere ekoizpenaren % 80 Europar Batasuneko herrialdeetara esportatzen du. Kamioiaren sektorean Scania, BPW edo DAF bezalako bezeroak ditu, eta trenbideen sektorean Siemens, Alstom edo CAF bezalako enpresak. “Azken urte hauetan trenbidearen sektorean zentratu gara. Sektore honek produktuari balio handia emateko aukera ematen digu; izan ere, neurrira egindako konponbideak behar dira, trenbidean muntatzeko prest” nabarmendu du Jesús del Ríok, enpresako industria-zuzendaria. Forging Steel Productsek piezen diseinuan parte hartzen du bere bezeroekin batera.

Forjaketa-piezak “balio erantsi handia” eskaintzen dio bezeroarentzat, barne-akats gutxiago dituztelako, propietate mekaniko hobeak dituztelako eta soldatzen errazagoak direlako. Piezen diseinuaz eta fabrikazioaz gain, enpresa bizkaitarra piezen mekanizazioaz eta margoketaz eta azpiegituren muntaketaz ere arduratzen da. Aipatzekoa da, halaber, Forging Steel Products Alemaniako Deutsche Bahn trenbide-operadore nagusiak ziurtatutako enpresa bat dela, baita bereizketa hori duen Estatuko forjaketa-enpresa bakarra ere.

Bere produktuen garapenean hobetzen jarraitzeko, Forging Steel Products enpresak I+G+Bko hainbat proiektu gauzatu ditu. Adibidez, horietako bat forjaketa-simulazioko software bat ezartzean datza, diseinu-lana errazten duena eta akatsak minimizatzea ahalbidetzen duena. “Guk planoaren gainean egiten dugu lan, gure bezeroekin diseinuan kolaboratzen dugu, eta software hau oso lagungarria da lan hori egiteko”, nabarmendu du Del Riok. Enpresak bere forjaketa-prozesuak ere automatizatu ditu roboten bidez, adibidez, tresneria berreskuratzeko soldadura robotizatuko soluzio baten bidez.

Etorkizunari begira, Bizkaiko enpresak tren-sektorean hazten jarraitu nahi du, bere prozesuen automatizazioan aurrera eginez eta bere kalitate-kontrolak hobetuz, ikusmen artifizialeko soluzioen bidez. “Etorkizunean, sentsorika eta 4.0 industria gure prozesuetan ezartzea gustatuko litzaiguke”, adierazi du Jesús Del Riok.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak