Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 abendua, 2021 Eraldaketa digitala

Euskal enpresek “Industria Konektatua 4.0” programako laguntzak jaso ditzakete beren eraldaketa digitala bultzatzeko

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da

Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete “Industria Konektatua 4.0” programaren laguntzak, zeinaren helburua baita industri arloko enpresen eraldaketa digitala bultzatzea. Ekimen hori indarrean dago azarotik eta abenduaren 22an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. Ekimen horretan SPRI Taldeak eta EOI Fundazioak parte hartzen dute, bi erakunde horien xedea baita 4.0 industria garatzea.

 

Programak aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatuko plan bat eskaintzen du, zeinaren bidez euskal enpresek aukera duten euren egoeraren diagnostikoa eta eraldaketa-plana egiteko. Eraldaketa-plan horrek prozesurako beharrezkoak diren bideratzaile digitalak identifikatuko ditu eta plana ezartzeko ibilbide-orria finkatuko du.  Aholkularitza bakoitzaren kostua 9.790€ izango da enpresa bakoitzeko, eta erakustaldi-tailerrekin osatuko da.

 

Ekimen honek 183.700 euroko finantzaketa publikoa du; horietatik, 69.300€ Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu SPRI Taldearen bitartez, eta gainerako 114.400 euroak Gobernu Zentralak EOI Fundazioaren bitartez.  Industri arloko enpresek 605 euro ordainduko dituzte.

 

Estatuko EOI Fundazioak koordinatzen eta kudeatzen du ekimen hau, eta  SPRI Taldeak, berriz, enpresa onuradunen aukeraketan, programaren hedapenean eta Euskadin ematen diren aholkularitzen jarraipen eta ebaluazioan parte hartuko du.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak