Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 abendua, 2021 Berrikuntza I+G Ingurumen-jasangarritasuna

Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeko Foro Industrialaren hirugarren bileran parte hartu du

Hitzordu horretan erakundeak egunean jarri ditu Europako Estrategia Industrialaren 5 lan-esparruetan egin diren aurrerapenak

Europako Batzordeko Foro Industrialak bere hirugarren osoko bilkura egin du, egunean jartzeko Europako Estrategia Industrialaren 5 lan-esparruetan egin diren aurrerapenak.

Hitzordu horretara azaldu dira Barne Merkatuaz arduratzen den komisario Thierry Breton eta Batzordeko bere lantaldea, EBko 27 Estatu kideetako ordezkariak eta baita ere erkidegoko exekutiboak aukeratu dituen politika industrialeko 28 aditu europarrak, hainbat gai jorratzeko elkarren artean, hala nola zelan aurre egin trantsizio bikoitzari (jasangarria eta digitala) Europako ekosistema industrial desberdinetan, Europako produkzioak hainbat produktutan dituen menpekotasun estrategikoak eta balio-kateen disrupzioa.

 

Bestalde, Foroko kideek ezagutzera eman dute Europako 14 ekosistema industrialetako adierazleen jarraipenaren inguruan egin den lana, trantsizio energetiko, klimatiko eta digitalean aurrera egiteko definitu diren ibilbideak, eta eskualde arteko lankidetza.

 

Beste gai batzuk ere aztertu dira, esaterako, teknologiak faktore geopolitiko gisa daukan garrantzia, eta Europan abangoardiako azpiegitura teknologikoetan inbertitzeko dagoen beharra transferentzia teknologikoa ahalbidetzeko eta, bide horretatik, Europako industria mundu mailako lider bihurtzeko ekoizpen jasangarriaren arloan.

 

Bileran, Breton komisarioak azpimarratuta utzi du zein garrantzitsua den foro hau garapen industrial jasangarriak Europan planteatzen dituen erronkei modu kolektiboan erantzuteko. Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria izan da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria foroan.

 

Bestalde, foroan berrikusi egin da 2022ko otsailaren 8tik 10era egingo den “EU Industry Days” ekitaldirako  Batzordeak prestatua duen egitarau-proposamena, bertan aurkeztuko baitira saio honetan ezagutarazi diren aurrerapenak. Ekitaldi hori formatu hibridoan egingo da seguruenik, Bruselan bilduko diren ikusle presentzialen kopurua 500 pertsonara mugatuko delako; ekitaldian arreta berezia emango zaio Europako Merkatu Bakarra sortu izanaren 30. urteurrenari, mugarri garrantzitsua inondik ere politika europarrarentzat, eta aukera ematen diena Europako enpresei 450 milioitik gora pertsonako merkatu “lokal” batean lan egiteko.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak