Euskararen Nazioarteko Egunarekin SPRI Taldeak bat egin duela, Lantokian euskararen egoerari buruzko autodiagnostikoa egiteko tresnari buruzko xehetasunak eta azaroaren 29an eta 30ean egindako MZT Kongresuari buruzko azken berria dakarzkizuegu aste honetako IndeusBerri buletinean.
SPRI Taldeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du “Euskara Lanabes, aro berrirantz” izenburupean, Euskadiko erakunde publikoek bultzatutako adierazpena bere egin du SPRI Taldeak: Euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko aukera paregabea dugu guztion esku. Euskara prest dugu; gure gizartea, gogotsu; gure herria, erabakia hartuta. Abia gaitezen!”
Lantokientzako euskararen autodiagnostikoa Euskarak lantokian duen egoera autodiagnostikatzeko tresna berria abiarazi du ‘LH Duala euskaraz’ egitasmoak. Zure lantokian euskararen egoera ezagutu nahi baduzu galdetegi bat erantzun ezazu: 30 galdera labur dira eta 5 minututan erantzuten dira.
MZT, materialen zientzia eta teknologiaz euskaraz Polimeroak, metalak, biozientziak eta ingurumena aztergai izan duten 80tik gora lan eta poster; Laborategiko baldintzak benetako baldintzetara egokitzeari buruzko hitzaldia edota Euskal Hidrogeno Korridorea: Erronka berriei buruzkoa; materialei eta aktualitateari lotutako mahai ingurua; Gabirel Jauregi saria; eta poster onenari sariak osatu dute Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren 5.edizioa.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?