Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 abendua, 2021 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

“Lessons in ‘levelling up’ from the Basque Country: Euskadiren hobekuntza-lezioak”

Nazioarteko Komunikabideak Euskadiren irudi bikaina proiektatzen duten albiste eta txostenak zabaltzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta bere Nazioartekotzeko “Basque Trade & Investment” Agentziaren bidez antolatutako Mundura Begira ekitaldiaren 2021eko edizioak aztergai izan zituen euskal enpresentzako etorkizuneko perspektibak, eta ikusgarritasuna eman zien Basque Country–Euskadiren baloreei mundu mailako testuinguruan.

Hala, nazioarteko hainbat komunikabide Euskadiren irudi bikaina proiektatzen duten albiste eta txostenak zabaltzen ari dira. Horietako bat da “The Economist” eta orain “Financial Times” ere bai; aktualitatea, negozioak eta ekonomia globala aztertzen duen egunkari britainiar ospetsuak kronika biziki interesgarri bat argitaratu du, Martin Wolf ezagunak sinatu duena.

Financial Times egunkariko ekonomialari buruak idatzitako artikuluak dio Europa Hegoaldean kokatutako Euskadi –Basque Country eskualdeak lortu duela suspertzea eta bere burua berritzea: «Suspertzeaz ari garenean, merezi du tradizionalki industriala izan den eskualde honi erreparatzea».

Bere arrakastak erakusten du «barrutik hasita berritu beharra dagoela, eta berrikuntza-prozesua sekula ez dela erabat bukatzen». Euskadik 2,2 milioi biztanle inguru ditu gaur egun. XIX. mendearen amaieran gune industrial indartsu bilakatu zen, batez ere meatzaritzagatik eta altzairugintzagatik. Baina Espainiako Gerra Zibilaren indarkeria izugarria jasan zuen, eta baita ere bere hizkuntzaren eta kulturaren zapalkuntza…

70eko hamarkadan, munduko beste hainbat tokitan bezala, Euskadiko industria astuna gainbehera zegoen, eta langabeziaren adierazleak altuegiak ziren. Beharrezkoa zen orobat erakundeak eta Administrazio berri bat sortzea, hutsetik hasita, lurralde autonomo berri bat garatzeko. Lau hamarkada geroago, ikusten da langabezia-tasa Espainiako batez bestekoaren oso azpitik dagoela, nahiz eta enplegu-ratioak nahiko baxuak diren oraindik Europako estandarrekin alderatuta.

Per capita barne produktu gordin nominala EB15eko batez bestekoaren % 70ekoa zen 1985ean eta batez besteko orokorrera hurbildu zen 2019an. Eros-ahalmenaren parekotasunari dagokionez, Euskadiko batez besteko per capita diru-sarrerak Alemaniakoen antzekoak ziren 2019an. ELGAren arabera, Euskadiko ongizate soziala Estatuko eskualde aberatsetan (Katalunia eta Madril) bezain altua edo altuagoa da oro har.

Suspertze hori gauzatu ahal izateko, baziren bete beharreko bi baldintza: «arrakastarako nahia eta hori egiteko askatasuna». Baina beharrezkoa zen baita ere testuinguru abegitsu bat izatea eta erabaki egokiak hartzea… Espainia EBn sartzeak ekarri zuen beharbada testuinguru apropos hori. Erabakiak lankidetza estuan hartu ziren, gobernu maila guztiak eta sektore publikoa zein pribatua inplikatuz. Eta prozesu horren atzean beti egon da helburu partekatu bat: garapen sozial eta ekonomiko orekatu eta harrigarri bat bultzatzea.

Garapen sozioekonomiko orekatu eta harrigarri baten kronologia

80ko hamarkadan Administrazio Publiko berri bat sortu zen, eta Eusko Jaurlaritza hark, SPRI–Enpresen Garapenerako Agentziaren bitartez, eskualdearen eraldaketa industriala abiarazi zuen.

Laurogeita hamarreko hamarkadan alderdi hauetan jarri zen arreta: klusterrak sortzea, efizientzia eta efikazia hobetzea eta, aldi berean, nazioartekotzea sustatzea. Ondoren, 2000. urteen atarian, sekulako ahalegina egin zen berrikuntza sustatzeko eta Zientziak eta Teknologiak bultzatutako dibertsifikazio industriala estimulatzeko. Orain, “hogei-hogei” hamarkadan, Euskadik beste hainbat erronka ditu, eta horien artean lehentasunezkotzat jotzen ditu Trantsizio Energetikoa, Garapen Jasangarriko Helburuak eta industria-enpresa zein zerbitzu-enpresa garrantzitsuenen espezializazioa.

Orain arteko  arrakastari esker finkatu dira hurrengo faseari ekiteko oinarriak: ongi jakinik garapenaren arrakastak berekin ekarri behar duela hainbat azpiegitura publiko garrantzitsuren sorrera, herrialdearen estrategiak abiapuntutzat hartu du Jaurlaritza osoki bideratzea bere helburuaren lorpenera: Auzolana. Bestalde, jakina, orobat kontuan hartu behar da enpresa pribatuen gaitasuna etengabe aldatzen ari den merkatu globaleko aukerak lehiakortasunez eta lankidetzaren bidez aprobetxatzeko, beti ere mundu mailako ekonomia ireki baten testuinguruan.

«Nahikoa arrazoizkoa dirudi geure buruari galdetzea zenbat ikas daitekeen bere historiagatik eta nortasunagatik hain desberdina den eskualde batengandik. Baina ausarki ahalegintzeko, ezinbestekoa da autonomia hobea eta handiagoa… Hori bada nahikoa ikasgai». Hitz horiekin amaitu du bere kronika Financial Times egunkariko Chief Economist Martin Wolf-ek.

Martin Wolf Financial Times

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
20 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Arpisak bere nazioarteko merkatua sendotu du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak