Filtra tu búsqueda

Emakumeak industrian

Genero-berdintasuna ez da soilik giza eskubideen kontua, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia baizik

Emakumeak industrian

22020az geroztik, SPRIk “Women in Manufacturing” aditu-taldea gidatzen du “Back to the Future” proiektuaren barruan. Egoitza Milanen duen World Manufacturing Foundation erakundeak sustatzen duen ekimen horren helburua da mundu osoan zabaltzea kultura industriala

World Manufacturing Foundation (WMF) erakundea da “Back to the Future” proiektuaren sustatzailea, eta bere xedea, berriz, manufaktura-industriarako konponbideak ikertzea eta industria horren inguruko eztabaida piztea eta partekatzea, kontuan izanik  sektore ekonomiko eta sozial garrantzitsua dela eta, Euskadiren kasuan, funtsezkoa gure garapenerako.

Aldizka, WMFk hainbat arlotako adituekin osatutako nazioarteko taldeak biltzen ditu industrian eragina duten gaiak landu ditzaten, arlo desberdinetara bideratuz beren ikerketa eta modu lehiakor eta jasangarrian eboluzionatzeko aukera ematen dioten estrategiak aztertuz.

Euskadi industriaren abangoardian

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónen gidaritzapean, “Women in Manufacturing” taldeak hainbat hilabetez bildu du manufakturaren arlotik, nazioarteko antolakundeetatik eta lau kontinentetako ikerketa-zentroetatik etorritako hogei bat adituren lana, emakumeak Industrian duen egoeraz eztabaidatzeko, eta industria-enpresez ari garela, emakumeen sarbidea, sustapena eta lidergoa hobetuko duten jardunbide egokiak eta gomendioak identifikatzeko. Eztabaida eta ondorio garrantzitsuenak World Economic Foundation erakundearentzat egin diren txostenetan jaso dira (hemen behean aurkituko dituzu).

logo BWOMENIN

Euskadi, metodologia probatzeko gune egokia:

%0

Industriak BPGan duen pisua

%0

Emakumeek lan-merkatuan duten pisua

%0

Emakumeek industria-merkatuan duten pisua

Emakumeak industrian agenda:

Impact of Women in Industrial Competitiveness

Urriak, 2023

Aurkezpena ikusi

European Manufacturing Conference

Irailak 28, 2022

Bideoa ikusi | Prentsa-oharra ikusi | Aurkezpena ikusi

PWN ekitaldia Makina-Erremintaren Biurtekoan

Ekainak 16, 2022

Programa ikusi | Prentsa-oharra ikusi

Wind Europe

Apirilak 5-7, 2022

Aurkezpena ikusi

Argitalpenak
30 urria, 2024 Berrikuntza

Genero-berdintasuna industrian: lehiakortasun jasangarri eta eraldatzailerako gakoa

Euskadin B·Womenin Industry ekimenak sustatu du azterketa hori eta Europan ere kopiatu dute. Azterketak erakusten du enpresarik lehiakorrenak direla generoari dagokionez parekideenak. Talde orekatuei eta emakumeen talentua baloratzen duten lan-inguruneei esker, enpresa horiek diru-sarrerak handitzeaz eta berrikuntza estimulatzeaz gain, enpresa-erabaki egonkorragoak eta jasangarriagoak hartzen dituzte. Hautaketa-prozesu inklusiboei, berdintasun-planei eta emakumeen garapen profesionala sustatzen...Irakurri gehiago

“Women are harmed by workplaces designed without their needs in mind and it’s time to rethink them. The world of work needs a wholesale redesign led by data on female bodies and female lives. Designers are rarely equipped to see and understand the unique challenges created by gender inequality. By designing workplaces that work for women we have more opportunities to attract them”.

Lucía Velasco - Director, ONTSI

“Manufacturing industry has a patriarchal structure designed by men, for men and to keep women out at the beginning. Nobody wants to keep it this way and it is the system we are fighting against. We have cultural, domestic and business barriers to break”.

Rhonda Barnet - President and COO, AVIT Manufacturing

“Let’s claim the space. Let's make this a formal mandate for the World Manufacturing Forum. It’s not only about writing reports, but about engaging people”.

Rhonda Barnet - President and COO, AVIT Manufacturing

“If we want more girls to choose manufacturing as their career, curriculums related to manufacturing should be updated to match what really is going on in the industry”.

Fiona Zhao - Associate Professor, McGill University (Canada)

“Contribution of women is already there, but it is not yet recognized enough. Once we recognize it, we give it relevance”.

Fiona Zhao - Associate Professor, McGill University (Canada)

“The starting point is to show women have many things to say”

Giulia Artibani - Head of Communications, EFFRA

“As women we are not asking for our share, we are asking for our job’s value recognition, whatever it is”. 

Luciana Ciceri - CEO Ciceri de Mondel

“Gender equality is not only a fundamental human right, but the basis for a peaceful, prosperous and sustainable world, states SDGs Goal Number 5: jobwise gender equality must be based on equal job, risks, benefits and salaries”.

Luciana Ciceri - CEO Ciceri de Mondel

“Flexible and remote work environments are important and can promote women’s labor market inclusion. However, they are not free of risks: detachment from the workplace could weaken connections with peers and leaders, which could reduce opportunities for career advancement.”

Alina Sorgner - Research Affiliate, John Cabot University in Rome

“Gender-based discrimination starts in early childhood and continues at school, universities and the workplace. For a future where leadership is not associated with any gender, education, training and professional opportunities must equally empower girls and boys, women and men”.  

Cecilia Ugaz Estrada - Director of Gender Equality & Empowerment of Women Office, United Nations Industrial Development Organization (UNIDO).

“Flexible work arrangements, family-friendly policies and parental leave for women and men enable families to overcome gender stereotypes and distribute unpaid care work more equally”.

Cecilia Ugaz Estrada - Director of Gender Equality & Empowerment of Women Office, United Nations Industrial Development Organization (UNIDO).

“Educational institutions should be mindful of existing gender gaps in high-demand skills and take steps to help female students improve their skills portfolios.”

Alina Sorgner - Research Affiliate, John Cabot University in Rome

“White papers are powerful when accompanied by key stakeholders’ concrete actions.”

Alina Sorgner - Research Affiliate, John Cabot University in Rome

“Women are not a homogeneous group. Different income levels, class, ethnicity or physical ability changes our experiences of the crisis. We should address all women’s concerns in the recovery”

Judith Kirton-Darling - Deputy General Secretary, IndustriAll European Trade Union

Esperientziak

8 jardunbide egoki, honako ahotsei esker:
Sidenor, Arania, EIKA, Engranajes Juaristi, SVE, Fagor Automation eta Glual

8 Ekintza eraldatzaile

01_ Neskak STEM diziplinetan inplikatzea
02_ Emakumeen enplegagarritasuna handitzea
03_ Emakumeen enpresa-espiritua sustatzea
04_ Lan-ingurune ekitatiboa
05_ Balio berean, soldata berdina
06_ Genero-berdintasunerako planak
07_ Emakumeen parte-hartzea erabakiak hartzerakoan
08_ Emakumeak administrazio-kontseiluetan

3 Funtsezko zutabe

01_ Datuak eta ikerketa
02_ Fabrikazio industria erakargarri egitea
03_ Emakumezkoen ereduak

Gure komunikazio guztiak jasotzeko

 

Harpidetu zaitez

Zer eskaintzen du?

Industrian emakumearen presentzia indartzea ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta zerbait funtsezkoa lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko

Jorratu beharreko 3 zutabe

Datuak eta Argitalpenak


Industria-jarduerari buruzko datuak generoaren arabera sailkatuta eskura daitezen normalizatzea, posible izan dadin emakumeak Industrian duen eboluzioaren jarraipena egitea.

 

Industria Erakargarri Egitea


Erakutsi industria teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako jarduera ekonomiko bat dela, balioa sortzen duena ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan.

Emakumezko Erreferenteak Izatea


Ikusgarritasuna eman emakumeek industrian duten parte-hartzeari, emakume gazteen artean bokazio industriala inspiratu eta piztuko duten emakumezko erreferenteak izateko.

Jorratu beharreko 3 ekintza-eremu estrategiko eta “joko-arauak aldatzeko” 8 ekintza, horiek garatzeko partaide hartuta gobernuak, nazioarteko organismoak, industria eta elkarte industrialak, unibertsitateak eta hezkuntza-zentroak

Sarbidea

Arduradun politikoak: Nazioarteko erakundeak, nazioko, eskualdeko eta tokiko gobernuak...

  • STEM ikasketetan genero-berdintasunari buruzko ekintzak babestea, orientatzea eta sustatzea.
  • Hezkuntza-curriculuma eguneratzea, neskek eta emakume gazteek bokazio zientifikoa eta teknologikoa izan dezaten.
  • Ikastetxeei eta familiei tresnak, informazioa eta harremanak ematea..

Ikastetxeak: Ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa zentroak, think tanks...

  • Aliantzak sortzea aktore industrialekin, emakumeak erakartzeko.
  • Tutoretza- eta praktika-programak ematea.

Industria eta erlazionatutako elkarteak

  • Tutoretza-programak, erreferentzia-ereduak eta industria-eredu berria erakargarri egingo duten benetako kasuak eskaintzea.

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Neurri eta ekintza aproposak abiarazi industriako emakumezko langileen proportzioa handitzeko: abantailak, lan-ingurune seguruagoa eta malguagoa, sarbide errazagoa horrelako postuetara.
  • Erantzun ekonomikoak eta suspertze-planak garatu kontuan hartuz genero ikuspegia.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa zentroak, think tank-ak…

  • Ibilbide profesional espezifikoak garatu generoaren arabera, babesa emanez amatasun egoerei eta seme-alaben zaintza kasuei.
  • Emakumeen manufaktura-industriako partaidetzaren ondoriozko abantailak edo erronkak islatzen dituzten analisi zehatzak eta datuak garatu.

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Genero berdintasuna sustatu kontratazio eta aukeraketa prozesuetan.
  • Unibertsitateekin batera hedapen-kanpaina bat egin emakumeak industriara erakartzeko.

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Ad-hoc tresnak eskaini: laguntza fiskala, finantzaketa programak, azpiegiturak, sareak.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, think tank-ak…

  • Emakume ekintzaileei lehen urratsak ematen lagundu (euren emaitzak eta hazkunde potentziala handitu enpresa arloko hezkuntza eta prestakuntzaren bitartez).

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Emakume ekintzaileak orientatu eta trebatu.
  • Haztegiak (publikoak zein pribatuak) garatu emakumeek sortutako startup-ak orientatzeko eta finantzaketa emateko.

Garapena

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Seme-alaben zaintzarako estrategia publikoak: aitatasun eta amatasun bajak.
  • Zaintzaren erantzukizun partekatua familia barruan, alde batera utziz zereginen banaketa tradizionala.
  • Lege-esparru lotesle bat garatu sektore pribatuarekin batera, oreka bilatzeko emakume eta gizonen lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren artean.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa zentroak, think tank-ak…

  • Datuak eta ikerketa: genero-zehiartasuna industrian.
  • Industriako ekitate- eta inklusio-jardunbide onenei buruzko konparaziozko ebaluazio-eredu bat sortu.
  • Oharkabeko aurreiritziei eta adimen emozionalari buruzko prestakuntza garatu gizonezko langileentzat.

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Laguntza-inguruneak sortu, emakumeak seguru sentitu daitezen, eta baloratuak eta errespetatuak izan daitezen.
  • Liderrak animatu egungo lan-kultura ebaluatu eta egokitzera, lan-giro bidezkoago eta ekitatiboago bat sustatzeko.
  • “Presentziak bultzatutako kulturatik” “emaitzek bultzatutako kulturara” eboluzionatu.
  • Kontziliazio-tresnak eta -konponbideak eskaini, bai gizonentzat eta bai emakumeentzat.

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Enpresei eskatu argitara ditzatela generoaren araberako soldata-tarteak lan-kategoria bakoitzerako.
  • Generoaren araberako ordezkaritza eta soldata helburuak finkatu antolakuntzako maila guztietan, eta aurrerapenen jarraipena egin.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, think tank-ak…

  • Datuak eta ikerketa.
  • Generoaren araberako soldata-arrakalari buruzko txostena.

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Ordainsarietan eta lanbide-sustapenetan dauden genero-arrakalen analisia egin eta ekintzak inplementatu.
  • Enpresako Giza Baliabideetako arduradunek enpresa barruko soldaten arteko aldeak azter ditzatela, eta azterketa horien araberako planak gara ditzatela gizon eta emakumeen artean emaitza konparagarriak lortzeko.
  • Elkarteei eskatu babestu dezatela genero desberdintasunetan oinarritutako soldata-inkesta bat.

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Laguntza ekonomikoak eman emakumeen presentzia eta sustapena bermatzeko programa espezifikoak dituzten enpresei.
  • Genero berdintasunerako lege-instrumentuak sustatu, garatu eta inplementatu.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, think tank-ak…

  • Genero berdintasuna integratu hezkuntzan eta ikerketan.
  • Tresna-multzo bat garatu genero berdintasunaren inguruko planak industrian txertatu eta inplementatzeko.

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Liderrek konpromisoa har dezatela genero arloko politika eta jardunbide inklusiboak garatu eta sustatzeko.
  • Emakumezko langileak errendimendu handiekin lerrokatzen dituzten tutoretza-programak sortu enpresetan.

Lidergoa

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Gutxieneko maila estandar bat finkatu bermatzeko emakumeek parte hartzen dutela erabakiak hartzeko prozesu guztietan.
  • Pizgarri ekonomikoak eman erabakiak hartzeko prozesuetan emakumeen gutxieneko parte-hartzea egiaztatzen duten enpresei.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, think tank-ak…

  • Industriarekin eta harekin lotutako elkarteekin batera, beharrezko gaikuntza eman emakumeei hobeto landu ditzaten lidergoarekin lotutako oinarrizko gaitasunak edo gaitasun digitalak.

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Emakumeekin egiten diren lanbide-kontsulten berdintasuna bermatu eta emakumeen lehentasunei garrantzia eman erabakiak hartzean.
  • Elkarte garrantzitsuen laguntzarekin kanpaina bat sortu, emakumeak erantzukizunezko postuetan eta zuzendaritza batzordeetan jartzeko, enpresak eurak arduratu daitezen bide horretan aurrera egiteko.

Arduradun politikoak: nazioarteko antolakundeak, Estatuko, eskualdeko eta tokiko gobernuak…

  • Enpresetako erabaki-kontseiluetako ordezkaritzari dagokion legeria garatu.

Hezkuntza-zentroak: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, think tank-ak…

  • Gaitzeko aukerak garatu eta inplementatu: lidergorako gaikuntza, industriarekin eta antzeko elkarteekin lankidetzan.

Industria eta industriarekin erlazionatutako elkarteak

  • Genero aniztasuna onartu eta handitu batzar aretoetan, horretarako kontuan hartuz emakumeen papera aldaketa sozialerako eragile korporatibo bezala.
Norentzat da?
  • Ekimen hau interesgarria da euren prozesu eta zerbitzu berrietan genero berdintasunaren aldeko politikak txertatzen dituzten eta industria jasangarri eta digitala helburu duten industria arloko enpresentzat.
  • Arduradun politikoentzat: nazioarteko antolakundeak, Estatu, eskualde eta tokiko gobernuak, eta ezagutza agenteentzat: ikastetxeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, think tank-ak…
  • Eta baita ere gizarte- eta enpresa-eraldaketan lider izango den industria lehiakor bat sortzeko emakumeen talentua eskuratu, sustatu eta euren lidergoa bultzatzeko jarduera estrategikoak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat.

Industriak orain heltzen badio langintza horri, zein da 2050. urterako pronostikoa?

Genero-berdintasuna sustatzen bada, Europar Batasuneko per capita BPGaren hazkunde-tasa % 6,1 eta % 9,6 bitartekoa izango da, hau da, 1,95 - 3,150 mila milioi euro ingurukoa.

icon down svg

Laguntzak eta dirulaguntzak

Emakundek laguntza-programak eskaintzen ditu diagnostikoak egiteko, emakume eta gizonen berdintasunerako planak egin eta egokitzeko eta emakumeen parte-hartzea bultzatzeko euskal enpresa eta industrien arlo guztietan.

Sartu hemendik

Jardunbide egokiak

“Women in Manufacturing” aditu-taldeak identifikatutako jardunbide egokiak modu transbertsalean txertatu daitezke dirulaguntzen xede diren proiektu gehienetan, haien ekintzak aberastuz eta hautagarritasuna hobetuz.

Jardunbide egokiak

Emakumeak Industrian eta I+G+B-n

Industrian emakumearen presentzia bermatzea bezain garrantzitsua da ziurtatzea parte hartzen duela I+G+B-ko jardueretan. Kontua ez da bakarrik parte har dezatela ikertzaile gisa, baizik eta bermatzea genero dimentsioa kontuan hartzen dela eta txertatzen dela ikerketetan zein garapenetan.

Europako Batzordeak I+G+B arloko genero berdintasunari buruzko datuak aztertzen ditu 2003tik “She Figures” txostenean.

Eskuratu txosten osoa

Eskuratu laburpen exekutiboa

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Hau da euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

TELEFONO ZENBAKIA 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure I+G-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu