Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 abendua, 2021 Azpiegiturak

Gasteizko Azucarera eraikineko atrioa eszenatokitzat erabili da kultur arloko bideoklip bat eta integrazio sozialeko kanpaina bat grabatzeko

La Azucarera eraikina dibertsifikatzen eta optimizatzen, prest egon dadin enpresa arloko jarduerekin eta ekimen sozial eta kulturalekin konprometituta dauden ekitaldiak ostatatzeko
Algara Dantza taldea grabaketaren unean, Azucarera eraikinaren atrioan

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzeko kanpainaren aurkezpena abenduaren 18an.

 

Eta dantza tradizionalen grabaketa ETB2ko Gabon Gaueko “Dancing Araba” programa berezirako.

  

SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko Sprilur sozietateak urteak daramatza La Azucarera eraikina -euskal ondare industrialaren parte dena- dibertsifikatzen eta optimizatzen, prest egon dadin enpresa arloko jarduerekin eta ekimen sozial eta kulturalekin konprometituta dauden ekitaldiak ostatatzeko.

 

Aurtengo abenduan, Gasteizko Azucarera eraikin historikoko atrio berritu eta berezia eszenatokitzat erabili da gizartean oihartzun handia izango duten bi ekitaldi antolatzeko. Batetik, abenduaren 18an, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzeko kanpaina aurkeztu da. Pertsonen integrazioa bultzatzeko ekimen instituzional horrek Euskadira datozen migratzaileen harrera sustatzen du, helburua baita euren bizi-proiektuak eta proiektu pertsonalak garatzeko leku gisa ikus dezatela Euskadi. Ekitaldian izan dira euskal erakunde garrantzitsuenetako, Eusko Jaurlaritzako (lehendakaria), Foru Aldundietako eta EAEko udaletako ordezkariak.

 

Bestetik, euskal dantza tradizionalen koreografia-programa baten irudiak grabatu dira Gasteizko Algara Dantza Taldearekin. Irudi horiekin bideoklip bat egingo da, abenduaren 24an emitituko dena “Dancing Araba” programaren barruan (ETB2 kateko 2021eko Gabon Gaueko programa berezia).

 

Sprilur-ek 2002an zaharberritutako Azucarera eraikinaren diseinu, arkitektura berezi eta instalazio berrituak erakargarriak dira ez bakarrik enpresentzat, baizik eta baita ere izaera sozialeko bestelako ekimen sozialentzat. Horregatik, Sprilur-ek ahalegina egiten du ekitaldi horiek bateragarri egiteko eraikinean instalatuta dauden jarduerekin. Gaur egun, 300 langile inguru enplegatzen dituzten 14 enpresa daude kokatuta Azucareran.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak