Txekiar Errepublikako ordezkaritza bat -Txekiako Industria ministroaren eta Espainiako enbaxadorearen buruzagitzapean- jardunaldi batean izan da Bilbon astearte honetan, sektore aeroespazialak euskal enpresei eskaintzen dizkien negozio eta inbertsio aukerak aurkezteko.
Txekiako industria-sareak aukera mordoa eskaintzen dizkie euskal enpresei, munduko herrialde bakarretakoa baita balio-kate integral bat duena hegazkinak eta hegazkin-motorrak osoki ekoizteko. Gainera, tradizio luzea du sektore horretan, bertako dozenaka fabrikatzailez osatua.
SPRI Taldeko Nazioarteko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) astearte honetarako antolatu duen jardunaldiak jarraipena eman dio iragan azarokoari, zeinetan sektore aeroespazialeko enpresen arteko lankidetza eta enpresentzako aukeren identifikazioa sustatu baitziren.
Mikel Amundarain Industria sailburuordeak eman dio hasiera jardunaldiari, nabarmenduz 30 euskal enpresa baino gehiago daudela kokatuta Txekiar Errepublikan. “Txekiako konpainia askok hornitzaileak aurkitu dituzte Euskadin, eta baditugu inbertitzaile txekiarrak, Euskadik berebiziko industria-kontzentrazioa daukalako Europan eta mundu mailako erreferenteak garelako hainbat sektoretan”.
Amundarainek gogorarazi du euskal erakundeen ordezkaritza bat Txekiar Errepublikan izan zela 2019an hainbat sektoretako elkarlanerako aukerak jorratzeko, euren artean sektore aeroespaziala, eta harrezkero hainbat ekitaldi antolatu dira sektore barruan lankidetza sustatzeko.
Jardunaldian parte hartu dute baita ere Ivan Jancarek txekiar enbaxadoreak eta Martina Tauberova Txekiako Industria ministroak, eta Txekiako ordezkaritzak sektore aeroespazialari buruzko datuak eman ditu.
Ondrej Svab-ek, Txekiako Industria Ministerioko teknologia espazialen arloko arduradunak, azpimarratu du sektore espaziala estrategikoa dela bere gobernuarentzat, eta baduela 2025era arteko plan sektorial estrategiko bat. Bere esanetan, sektoreak 7,3 milioiko ekarpena egin zien Europako Agentzia Espazialari (ESA) 2009an, eta gaur egun kopuru hori 57,5 milioi eurokoa da. Gainera, gogorarazi du Txekiako industria aeroespazialak bere baitan biltzen dituela 50 enpresa eta 34 startup baino gehiago.
Petr Bares-ek, 2006an sortutako Txekiako Elkarte Espazialeko (CSA) presidenteak, adierazi du dagoeneko badirela 14 ETE sektorean, bezero dituztenak, besteak beste, Europako Agentzia Espaziala, Europako Defentsa Agentzia eta Txekiar Errepublikako Defentsa Ministerioa.
Ekitaldian, hamabost enpresa aeroespazial txekiarrek euren konpainien jarduera aurkeztu dute, balizko kolaborazioak edo inbertsioak egiten hasteko Euskadiko konpainiekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?