Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 abendua, 2021 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

‘Encuentra tu Patrimonio’, Bilboko bi gaztek sortutako ‘LegalTech’ startup berria

Ondareko MILA milioi euro geratzen dira urtero jabe gabe Europan.
Guillermo García Encuentra tu Patrimonio

Testamentua duten edo ez duten hildakoen ondarea ezagutzeko lehenengo online zerbitzua sortu da. ‘EncuentraTuPatrimonio.comwebguneak erakunde publikoak, 100 banku baino gehiago eta plataforma digitalen arrastoa jarraitzen du zuri dagokizun guztia aurkitzeko:


“Hurreko pertsona baten heriotza bizitzako momentu gogorrenetariko bat da, eta sarritan, tramite eta kudeaketa asko egin behar dira larriunean…” azaltzen du Guillermo Garcíak, startuparen bultzatzaileetako batek. Encuentra Tu Patrimonio tramite hauek zure ordez egiteaz arduratzen da.

 

Ondareko MILA milioi euro geratzen dira urtero jaberik gabe Europan?

Higiezin-etxeak, banku-kontuak, finantza-produktuak, automobilak eta arte-kolekzioak Estatuaren kutxara doaz oinordeak aurkitzen ez direnean eta inork erreklamatzen ez dituenean. Espainian erreklamatu gabeko ondarea 100 milioira irits daitekeela estimatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoak estatuko ekonomian duen garrantzia kontuan harturik, EAEan 10 milioi euro ingurukoa izan liteke. Gainera, urtero hiltzen diren pertsonen %40ak testamenturik egin ez duela estimatzen badugu, ikusten da urtero hildako 10.000 euskaldunen oinordeek ez dutela oinordetza lokalizatu eta erreklamatzeko biderik.

 

Beraz, hainbestean ageri zaigun egoera honi erantzuteko sortu da ‘Encuentra Tu Patrimonio’.

‘Encuentra Tu Patrimonio’-ren atzean dagoen ideia 2021eko irailean sortu da, Cristina eta bion arteko hainbat elkarrizketaren ondorioz. Testamentua duen zein ez duen oinordetza baten tramitazioan, hildakoaren ondare osoa lortzea zeinen luzea, astuna eta zaila den eztabaidatzen ari ginen. Kudeaketa asko egin behar da hainbat erakunde publikorekin eta denbora eta baliabide asko behar dira oinordekoen sasoi latz batean.

Merkatuaren analisia egitean, ohartu ginen beharrizan honi ez ziola merkatuko enpresa batek ere erabat erantzuten. Hala, ideia honetan lan egiteari ekin genion, negozio-plana osatzen eta datu-base osoa duen algoritmoa eratzen. Urrian geure online plataforma eta geure zerbitzuak argitaratu genituen.

 

Zerbitzua eskatzen duen pertsona edo sendi orori zerbitzua errazteko, online plataforma erraz eta praktikoa martxan jarri duzue.

Bai, ondarearen behaketari buruzko gure txosten guztiak kontrata daitezke zuzenean gure webgunearen bidez. Webgunean kontu bat sortzean, oinorde bakoitzak bere bezero gune pertsonalizaturako sarrera du eta bere beharrizanetara hobekien egokitzen den zerbitzua hauta dezake. Behin kontrataturik, aditu bat bezero bakoitzarekin harremanetan sartzen da haien egoera hobeto ulertzeko. Zerbitzua %100ean online denez, eguneko 24 orduetan harrera egin dezakegu, ofizinaren irekitze eta ixte ordutegirik gabe eta prezio oso lehiakorretan.

 

Diozunez, zuen zerbitzuetako batzuk eskaintzen dituzten enpresak eta profesionalak daude, baina ez dute zerbitzua erabat eskaintzen eta ez daude beharrizan hauek konpontzera bereziki zuzenduta.

Gaur egun gure zerbitzuen antzekoak eskaintzen dituzten bi enpresa mota daude nagusiki. Alde batetik, ondareen tramitazioan espezializatutako abokatuen bulegoak; bestetik, ezkutuko ondarea edota heriotzaren aurretik behar bezala prestatu ez den ondarea dagoelako ustea dagoenean kontratatzen diren detektibe pribatuak. Bi kasuetan, zerbitzuak kostu altua du, 1.500€ eta 7.000€ bitartekoa. Detektibe pribatuak aurkitzea zaila da eta tramitazio geldoa dute, ondarearen behaketan bereziki espezializatuta ez daudelako.

Hortaz, gure zerbitzuek 3 abantaila nagusi eskaintzen dituzte:

1) Erraza: Ondarea ezagutzeko zerbitzua da, tramitazio erraza duena, %100ean online dena eta edonolako bezeroentzat.

2) Lehiakorra: Zerbitzuen prezioa 250€ eta 450€ bitartekoa izan ohi da, hautatutako txostenaren arabera.

3) Osoa: 100 finantza-entitate baino gehiago, aurrezki kutxak eta inbertsio digitaleko eta diru elektronikoko plataformak behatzen ditugu, erakunde publikoez gain. Esate baterako, eToro eta Plus500 bezalako plataforma digitaletako inbertsio-produktuak barne hartzen ditugu, pertsona fisikoen artean hazkunde esponentziala izaten ari baitira.

 

Zuen bezeroak ez dira soilik pertsonak eta familiak; baita bulego juridikoak eta enpresak ere.

Merkatuko zerbitzu aitzindaria eta kontratatzen erraza denez, gure publiko objektiboa pertsona fisikoak, familiak, bulego juridikoak eta merkatuaren tamainarik handiena hartu nahi duten enpresak dira.

Alde batetik, testamentua osorik ote dagoen frogatu nahi duten bezero partikularrak dira. Izan ere, maiz testamentuek ez dute ondarea osorik biltzen, hil baino zenbait urte lehenago laga baitira. Adibidez, hainbat bankutan egon daitezkeen kontuak edo beste senide batzuek ondarearen parte bat ezkutatu ez dutela egiaztatzeko.

Bestetik, bulego juridikoek eta ‘LegalTech’ enpresek kontratatu gaituzte gure zerbitzua haien bezeroei eskaintzeko. Bezeroen %70a zuzenekoak direla eta gure webgunearen bidez gure zerbitzuak kontratatuko dituztela estimatzen dugu. Era berean, %30a B2B forman etorriko dira Abokatuen Bulegoetatik, Notariotzetatik edo Ehorztetxeetatik.

 

Zuen ekimenak ondo funtzionatzen du eta zeuen burua ikusarazten lagun zaitzaketen onurak jasotzen ari zarete.

Egia esan, oso pozik gaude startupak duen harrerarekin. Pertsona partikularren eta abokatuen bulegoen interesaz gain, hainbat komunikabideren eta LegalTech munduko profesionalen interesa ere jaso dugu, feedback positiboaz.

Expansión, TargetOn, the Technolawgist eta Law&Trends komunikabideetan agertzeko aukera izan dugu. Start-up 2021 Sarietan finalista izan ginen eta Beaz Bizkaiaren euskarri ekonomikoa jaso dugu geure proiektua martxan jartzeko. Onura guzti honek asko laguntzen gaitu geure burua ikusarazten eta konfiantza sortzen.

 

Dirudienez, zailena dena jada egin duzue, alegia, hastea. Orain ahalik eta jende gehiagorengana iritsi behar duzue, eta agian hainbat herrialdetan.

‘Encuentra Tu Patrimonio’-ren helburua edozein oinordek dagokion ondarearen osotasuna ezagutu eta erreklamatzeko aukera izatea da. Lan handia egiten ari gara horretarako eta ahalik eta pertsona gehiagorengana iristeko.

Bitartean, Frantzia edo Italia bezalako ondoko herrialdeetako banku kontuak biltzen dituen txostena garatzen ari gara, beste herrialde batzuekin harremanetan egotea ahalbidetzen baitigu. Negozio-eredua egonkortuz gero, antzeko legedia duten herrialdetarako eskaini nahi genuke geure zerbitzua.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak