Cidetec Nanomedicine-ek ikerketa aplikatuan lan egiten du eta arlo biomedikoan, sektore farmazeutikoan, kosmetikoan eta produktu sanitarioan espezializatzen da. Cidetec osatzen duten hiru zentroetako bat da, Cidetec Energy Storage-rekin batera, energia biltegiratzen espezializatua, eta Cidetec Surface Engineering, gainazalen ingeniaritzan espezializatua. Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea da.
Azken horren zuzendariak, Iraida Loinazek, Europako TBMED proiektuaren bidez gailu mediko berrien garapenean egiten ari diren aurrerapenak azaldu ditu. Proiektu horrek Horizon 2020 programaren finantzaketa du. “Ahalegin handia egiten dugu teknologia propioa garatzeko, eta azken urteotan trasferigarriak diren produktu zehatz batzuk sortzeko ahaleginetan ari gara”, gaineratu du.
Produktu horien artean, Loinazek arrisku handikotzat jotzen dituen hiru produktu nabarmentzen ditu, non egoitza Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen zentroa aurrerapen handiak lortzen ari den “diziplinarteko eta lankidetza estrategikoko talde baten lanari esker”: kornea ordezteko keratoprotesi bat, hidrogel bat eta bizkarrezurreko kirurgietarako robot bat.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?