Tecnaliaren Blockchain Laborategia BDIHren Zibersegurtasun gunearen aktiboetako bat da. Laborategia prozesu industrial baten ondorioz lortutako digitalizatutako datuen kopuru handia, azkar prozesatzeko gaitasun handia izateagatik bereizten da.
Aktibo honek funtsezko hiru zerbitzu eskaintzen ditu: lehena, negozioa hobetzeko Blockchain erabileraren proba eta demostrazio ingurunea izateko aukera, nahi den hobekuntzaren blockchain eredu kontzeptual bat garatu eta balidatu ahal izateko, pilotuak eta inplantazioak eginez. Bigarren zerbitzuaren helburua da proba-ingurune bat eskaintzea, soluzioaren roadmap teknologiko bat aztertzeko eta garatzeko, blockchain erabiliz, kontzeptu probak, pilotuak eta inplantazioak eginez. Eta, azkenik, hirugarren zerbitzua blockchain prestakuntzan zentratzen da, nola aplika daitekeen negozioan eta formazio teknikoa teknologia honetan.
BDIH programaren bidez, CLCircular enpresa Tecnaliaren Blockchain laborategi honetara sartu ahal izan da denbora errealeko monitorizazio zerbitzu bat garatuz, garraioan edo biltegiratzean produktu galkorrak non eta nola dauden jakiteko eta, horrela, arazoak eta galerak prebenitzeko. IoT, Big Data eta blockchain teknologien bidez, bezeroei distantzia luzeko garraioan dituzten galerak murrizten eta produktu asko alferrik ez galtzen laguntzen dien zerbitzu bat garatu dute. Gaur egun, denbora errealeko monitorizazioa balio erantsi handiko produktuetan bakarrik erabiltzen da eta CLCircular-ek garatutako soluzioari esker eskuragarria eta produktu gehiagotan erabili ahal izango da, hala nola fruta eta barazkietan eta merkeagoak diren beste produktu batzuetan.
BDIHren web orrian Blockchain Laborategiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu, eta CLCircular-en bideoa ikusteko aukera izango duzu non CLCircular-en CEO den Iñigo Alonsok xehetasun guztiak emango dizkizu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?