Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 abendua, 2021 Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC)

Hainbat euskal antolakunde I+G-ko proiektuak garatzen ari dira sare elektriko adimendunaren zibersegurtasunerako

Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute Hazitek 2021 programaren bitartez

 

Hainbat euskal erakunde lanean ari dira sare elektrikorako osagaien fabrikazio, ekipamendu eta hornidura prozesuekin lotutako bi zibersegurtasun proiektutan, biak ere Eusko Jaurlaritzak kofinantzatuak, SPRI Taldeak kudeatzen duen eta I+G bultzatzea helburu duen Hazitek 2021 programaren bitartez. Cincosei eta TrueValSec izenen azpian hainbat erakundek hilabeteak daramatzate  azpiestazio batean integratzen diren osagai elektronikoentzako zibersegurtasun neurriak garatzen, kateko eragile bakoitzaren premia berezietara egokitutako prozedurak zehazten, eta sare elektrikoarekin lotutako produktu eta ekipamenduen bizi-ziklo osoan zibersegurtasunaren kudeaketa kontuan hartuko duten zehaztapenak definitzen.

 

Euskadin, duela lau urte sortutako  Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa (BCSC) da zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzen ari dena, eta dagoeneko lortu du jarduera horrekiko sentsibilizazioa  zabaldu eta martxan jartzea eremu guztietan (enpresetan, arlo teknologikoan, nazioartekotze arloan, etab.).

 

Cincosei eta TrueValSec proiektuetan hainbat euskal erakunde bildu dira, helburutzat harturik elkarrekin balioa sortzea sare elektrikoen digitalizazio arloan eta erantzuna ematea sistema adimendunen ahulguneei, sare elektrikoaren segurtasuna hobetuz bai osagaiei dagokienez eta bai sare energetiko osoari begira.

 

Ekimen bien helburua da Europan erreferentziazkoa izango den tokiko ekosistema bat eraikitzeko aukera aprobetxatzea, zibersegurtasuna hartuz lehiakortasun-bektore bezala.

 

Gaia klusterrak bereziki azpimarratzen du Euskadiko berrikuntza kolaboratiborako kultura, bi proiektu horiek nabarmentzen dutena, eta Euskal Autonomi Erkidegoak ekosistema paregabea daukala horrelako proiektuei arrakastaz ekiteko, “badituelako mundu mailan liderra den operatzaile bat, eta ekimena aurrera eramateko beharrezkoa den sare industrial eta teknologiko propio bat”.

 

Hala, Cincosei proiektuaren helburua da osagai elektronikoentzako zibersegurtasun neurriak garatzea, ongi egokituko direnak osagai horien eskakizun espezifikoetara (denbora erreala, segurtasun funtzionala, sendotasuna, erresilientzia), baina batere kaltetu gabe funtzionaltasuna eta usagarritasuna.

 

Horretarako, Cincosei proiektuan lankide dira, besteak beste, Electrónica Arteche Smart Grid, OrmazabalProtection & Automation, Ingeteam Power Technology eta ZIV Aplicaciones y Tecnologías (osagaien hornitzaileak), IKOR (fabrikazio enpresa), RKL (zerbitzu hornitzailea) eta Ikerlan eta Gaia Klusterra.

 

“TrueValSec” izeneko bigarren proiektuaren helburua da ekimenean parte hartzen duten enpresak lerrokatzea eta elkarren arteko lankidetza sustatzea zibersegurtasun arloko teknologia berritzaile, egiaztagarri eta eskalagarriak sortzeko, “zeintzuek posible egingo duten, lankidetzatik abiatuta, epe luzerako konponbideak sortzea sektore elektronikoak etorkizuneko sare adimendunen arloan dituen negozio eta lehiakortasun erronkak gainditzeko”. Funtsean, xedea da teknologia berritzaileak sortzea zibersegurtasunak sektore elektronikoan planteatzen dituen erronkei konponbidea emateko.

 

Horretarako, TrueValSec proiektuan lanean dabiltza Ingeteam Power Technology (proiektuko liderra), Electrónica Arteche Smart Grid, Enigmedia, Iberdrola, Ormazabal Protection & Automatio, Pricewhaterhousecoopers, Zigor eta ZIV Aplicaciones y Tecnologías, eta baita ere Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Ikerlan eta Gaia Klusterra.

 

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Zibersegurtasuna
Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Irakurri gehiago
4 iraila, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Eraldaketa digitala
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak