Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urtarrila, 2022 Enpresen berrabiarazpena Finantziazioa Baskeep

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak protokolo bat sinatu dute konkurtso-egoeran dauden enpresetan inbertsioak egiteko

BasKeep plataformaren bidez, enpresek irekita jarraitzea eta lanpostuei eustea bilatzen da

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta SPRIk jarduketa-protokolo bat sinatu dute konkurtsoan eta aurrekonkurtsoan dauden enpresetan egin daitezkeen inbertsioak errazteko, eta era horretan enpresa horiek irekita egoten jarraitzeko eta lanpostuei eutsi ahal izateko.

 

Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, SPRI taldeko presidente gisa, gaur goizean sinatu dute “Lankidetza-jarduketarako” protokolo orokorra, eta, horren bidez, aldeek proposatzen dute “ahalik eta ahaleginik handienak egitea, konkurtsoan eta aurrekonkurtsoan dauden enpresei dagokienez egon daitezkeen inbertsio-aukerei publizitatea, gardentasuna eta zabalkundea emateko, industria-sarea eta honi lotutako zerbitzuak babesteko eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguari eusteko”.

 

BasKeep plataforma

 

Besteak beste, protokolo hori “BasKeep” plataforma birtual, konfidentzial eta seguruan bistaratuko da. Plataforma horretan erregistratu eta iragarri ahal izango dira konkurtso- eta aurrekonkurtso-egoeretan dauden enpresak —konkurtso-administratzaileen aldetik—, eta zailtasunak dituzten industria-enpresak eta hauei lotutako zerbitzu-enpresak —egoera konprometituan daudenak—.

 

Honako enpresa hauek barne hartzen dira bertan: zailtasun ekonomiko-finantzarioak dituzten enpresak, ondorengotza ezagatik desagertzeko arriskua duten enpresak, epe luzerako bideragarritasuna eta etorkizunari begira jarraipena ziurtatzeko kapital berria ekarriko duen bazkide inbertitzaile berri baten beharra duten enpresak, dimentsioa irabazi nahi eta behar duten enpresak, eta konkurtso-prozesu bat hasi aurreko aldietan dauden enpresak.

 

Horrela, zailtasunak dituzten enpresek beren jarduerarekin jarraitzeko eta lanpostuei eusteko inbertsio-proposamenak erakarri eta lor ditzakete. Gune segurua eta konfidentziala da, eta inbertitzaileek bertara jo dezakete eta harremanetan jar daitezke.

 

Inbertitzaileak zailtasunak dituzten enpresekin konektatzea

 

Protokolo honen helburua da, batetik, une bakoitzean konkurtsoan eta aurrekonkurtsoan dauden enpresen zerrenda argitaratzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-arloko epaitegietan izapidetzen diren konkurtsoetako eta aurrekonkurtsoetako ekoizpen-unitateen inbertsio- edo transmisio-aukerak ezagutaraztea.

 

Horrela, SPRIk informazio-iturri berri hori gehitzen dio arlo horretan egin ohi duen lanari, bere eskumen-esparruaren barruan lan-ildo bat bultzatzeko —interesa lortzeko prozesua sistematizatzen eta konkurtso- eta aurrekonkurtso-egoeran dauden enpresei buruzko publizitate handiagoa ematen lagunduko duena—, azken batean, inbertsio-aukerak sortzen eta industria-sarea indartzen lagundu dezakeen tresna gisa.

 

Akordio hori SPRIren lehentasunezko jarduketa-ildoetako bat da, zailtasunak dituzten industria-enpresei eta hauei lotutako zerbitzu-enpresei arreta eta laguntza emateko eta industria-jarduera eta enpresa horiei lotutako enplegua babesteko. Horretarako, SPRIk hainbat ekimen egikaritzen ditu; besteak beste, era guztietako protokolo, akordio eta hitzarmenak sinatu ahal izatea hainbat entitate eta erakunderekin.

 

Kasu honetan, eta helburu zehatz horietarako, lehen aldiz sinatu da protokolo hau Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiarekin; horri esker, lankidetza-akordioaren esparruan, protokolo horren berri emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-arloko epaileei, jardunbide prozesal egoki gisa, konkurtso-prozesuek, ahal den neurrian, egikaritze kolektiboko prozeduran murgilduta dauden enpresei aurrera jarraitzeko aukera eman diezaieten. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ahalik eta baldintza onenak sortzen ditu interes sozioekonomiko handia duten prozesuetan erabaki judizialak hartzeko.

 

Azkenik, azpimarratu behar da SPRIren eta, beraz, BasKeep plataformaren jarduketa-esparrua zailtasunak dituzten enpresa guztiei zuzenduta dagoela, baina protokoloaren ondorioz konkurtsoan eta aurrekonkurtsoan daudenak barne hartzen direla nabarmenduz.

Lotutako albisteak

18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
29 Marzo, 2023 Enpresen berrabiarazpena
Baikortasuna euskal industriako sektore gehienetan datorren seihilekoari begira
Irakurri gehiago
2 ekaina, 2022 Enpresen berrabiarazpena
28 herrialdek parte hartuko dute BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak