IMHko Fabrikazio Digitaleko Master Dualeko ikasleek garatu duten Twin biki digitalak Ermuko hiru igogailu publikoen funtzionamendua hobetuko du eta euren mantenimendua optimizatuko du.
IMHn garatutako Digital Twin proiektuak helburutzat du sentsoreak instalatzea Ermuko hiru igogailuetan eta webgune bat abiaraztea biki digitalak denbora errealean ikusi ahal izateko. Unean bertan detektatzen direnez igogailuek izan ditzaketen arazoak, berehala konpondu daitezke arazo horiek.
Ermuaren kasuan, teknologia digital honen erabilpenak bi ondorio nagusi izan ditu: batetik, elkarlan estua garatu dela irakaskuntza munduaren eta tokiko administrazioen (egoera errealak planteatuz) artean, eta bestetik, hobekuntza nabarmena lortu dela zerbitzu publikoen mantenimenduan.
Masterreko irakasle eta ikasleak Ermuko Izarra Center-en izan ziren abenduaren 15ean, TWIN proiektua aurkeztu zieten bertako arduradunei eta bukatutzat jo zuten proiektua.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?