Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urtarrila, 2022 Nazioartekotzea

Eremu enpresako transformadore elektrikoak, presente mundu osoan zehar

Gipuzkoako enpresak 60 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta bere produktuak sektore askotara bideratuta daude: ontzigintza, makina-erreminta, trenbide sektorea, energia berriztagarrien sektorea, Oil&Gas edo industria sektorea.

Munduko edozein lekutan aurkitu daitezke Gipuzkoako Eremu enpresak fabrikatutako transformadore elektrikoak, gainera mota ugarikoak: behe-tentsioko transformadore monofasikoak edo trifasikoak, lehorrak edo erdi-tentsioko oliotan egindakoak, egonkortzaileak eta tentsio-aldagailuak, adibidez. Aplikazio eta sektore ugaritan dauden produktu-sorta zabala, alegia. Juan Sturtze García Eremuko zuzendari nagusiak azaldu duenez, “makina baten tentsioa beste sareko tentsio bat duen herrialde batekora egokitzen duten autotransformadoreak fabrikatzen ditugu, edo K motako transformadoreak egiten ditugu, karga elektroniko handiko sareen harmonikoak arintzeko”.

Astigarragako enpresak 60 urte baino gehiago daramatza transformadore elektrikoak fabrikatzen eta konpontzen. Eta, denbora horretan, bere jarduera bost kontinentetara iritsi da. “Mundu osoan dugu presentzia. Nahiz eta gure esportazio-merkatu nagusia Benelux ingurua izan. Bulego bat ere badugu Herbehereetan, beste bat Mexikon, eta fabrika bat Saudi Arabian”, adierazi du Juan Sturtzek.

Gainera, Eremuko produktuak askotariko sektoreetara bideratuta daude, hala nola energia berriztagarrien sektorera, trenbideetara, ontzigintzara, Oil & Gas-era, makina-erremintara, industriara, siderurgiara edo bainu galbanikoetara, besteak beste. “Nazioarteko marka nabarmenek, hala nola AEG, CAF, Bombardier, Danfoss, Ingeteam edo Jema bezalako enpresek gugan konfiantza dute”, zehaztu du zuzendari nagusiak.

Berrikuntza, Eremuren indargunea

Eremun berrikuntza bere negozioaren funtsezko gakoa da, “gure indarguneetako bat”, Juan Sturtzeren arabera. Eta 60 urteetan zehar, bere bezeroen behar paraleloetara egokitzea lortu dute, beren produktu-sorta handitu baitute transformadore elektrikoei lotutako elementu-linea batekin. “Honela, gama honek bateria-kargagailuen linea bat eta elikadura-iturriena biltzen ditu nagusiki, bi kasuetan lehentasunez ontzigintza-sektoreko gure bezeroei zuzenduak”.

Gipuzkoako enpresaren plantilla 25 langilek osatzen dute, eta, etorkizunari begira “negozio-aukerak onak dira, eta asmoa urte honetan zabaltzea da”, zuzendari nagusiak aurreratu duenez. Gainera, Eremuren etorkizuneko helburua “kanpo-merkatuan fakturazioan hazten jarraitzea eta fabrikazio-kostuak murriztea da, ekoizpen-prozesuak hobetuz”, Juan Sturtze adierazi duenez.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak