Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 17 urtarrila, 2022 Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna Up Euskadi Start up UP Euskadi

Panel Health: “Medikuntzak aurrera egin du, baina pazientea duela 50 urte edo gehiago bezala tratatzen da”

Bizkaiko startupak tresna bat garatu du pazientea ahalduntzeko, Adimen Artifizialari esker bere esperientzia neurtzen duten galdetegi moldagarrien bidez. Madrilgo 12 de Octubre Ospitalearekin lan egiten du eta bere konponbidea Osakidetzan txeatzea espero du.

Pandemia beten erdian, aurrekaririk gabeko osasun-krisi batean, non osasun-sistemaren puntu argalak agerian geratu ziren, Bizkaian Panel Health jaio zen, hiru pertsonako talde batekin orain arte osasun-sektorean sistematikoki jorratu ez den alderdi bat betetzeko irtenbide bat merkaturatu zuen enpresa: pazientearen esperientziaren neurketa.

“Medikuntzak izugarri egin du aurrera eta hala jarraitzen du diagnostikorako farmako eta berrikuntza berriekin, baina pazientea duela 50 urte edo gehiago bezala tratatzen da”, dio Beñat Galdós, Panel Healtheko CTO eta sortzaileetako batek. Hain zuzen ere, tresna horrek pazienteen esperientziaren neurketa sistematikoa egiten du, erabiltzailea urrunetik eta modu intimoan elkarrizketatzen duen bot baten bidez. “Gure zerbitzuak esperientziaren metrikak lortzea ahalbidetzen eta bizkortzen du, osasun-zerbitzuak zerbitzua optimizatzera bidera daitezen”, ziurtatu du Galdosek.

Hori horrela, enpresa gazteak galdetegietan oinarritutako irtenbide bat garatu du. Horretarako, ordea, lehenik eta behin pazienteen esperientzian aztertu nahi den asistentzia-ibilbidea ulertu behar da. Galdosek hala azaldu du: “Galdetegiek lotura zuzena dute osasun-zerbitzuetako asistentzia-ibilbideekin; hau da, asistentzia-ibilbide bat patologia jakin bat duen paziente bat behatu, diagnostikatu, tratatu eta sendatzen den prozesutzat hartzen da, eta tratamendu osoaren amaieran jarraipena egin daiteke. Patologia bakoitzak asistentzia-ibilbide bat edo gehiago ditu lotuta, eta asistentzia-ibilbide bakoitzak bere berezitasunak eta berezko xehetasunak ditu. Horregatik, horixe da Panel Healthen lanaren lehen zatia, ibilbide hori ulertzea”.

Prozesu hori diseinatu ondoren, Bizkaiko enpresak aurrez beste osasun-erakunde batzuk baliozkotutako galdetegiak erabiltzen ditu, baina, hala behar izanez gero, horien kodiseinuko eta baterako sorkuntzako lan bat ere egiten du; izan ere, Panel Healthen sortzaileetako batek gaineratu duenez, “ospitale batzuek aitzindari izan nahi dute asistentzia-ibilbide partikular bateko pazientearen esperientzia neurtzen”.

Hori guztia egiteko, startupak Hizkuntza Naturalaren prozesamendua erabiltzen du, elkarrizketa baten testuak edota transkripzioak aztertzen dituen Adimen Artifizialaren adar bat. Adierazitakoa oinarri hartuta, hizkuntza-eredu bat gai da elkarrizketa honetako gai errepikakorrak ulertzeko eta galderak pazienteen aurreko erantzunen arabera egokitzeko. Hizkuntza-eredu hori garatzeko, Panel Healthek UPV/EHUko HiTZ Zentroko ikerketa-taldearekin lankidetzan aritzea espero du. “Helburua pazienteekin elkarrizketa naturalizatzea da”, dio Galdosek. “Horrela, pazienteak erantzunei sakontasun handiagoa emateko gai izatea lortzen dugu”.

Pazienteari zuzendutako osasun publikorantz

Panel Health Madrilgo 12 de Octubre Ospitalearekin elkarlanean ari da dagoeneko, eta bi asistentzia-ibilbidetarako galdetegiak sortu ditu, bata biriketako minbiziarentzat eta bestea bularreko minbiziarentzat. Biak orain testeo-aldian daude. Era berean, “pazienteak tratamenduaren aurrerapenean aitzindari izateagatik aintzatetsitako hainbat ospitalerekin” elkarrizketetan dago, “hala nola Cruces, Vall D ‘Hebron, Clinic, Clínico San Carlos edo Gregorio Marañón, besteak beste; baita Roche, Boehringer Ingelheim eta GSK laborategiekin ere”, Beñat Galdosek gaineratu duenez.

Gainera, SPRI Taldearen BIND 4.0 Berrikuntza Irekiko Programan parte hartzen du enpresak. Programa horren bidez, Osakidetzarekin harremanak estutzen hasi dira, plataforma hori euskal osasun-sisteman txertatzeko modua ebaluatzeko. “Panel Healthetik irmoki uste dugu euskal osasun publikoa bere jardueran tresna digitalak sartzeko prest dagoela, eta horrek euskal herritar guztiei egingo die mesede, pazienteen ahotsa aktibatuz”.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duten eragileetako bat da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren ZTBP 2030 barruan Euskadik ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoa adierazten du.

2030erako ZTBP berriak 3 lehentasun estrategiko ezartzen ditu: Industria Adimenduna, Energia Garbiagoak, Osasun pertsonalizatua. Aldi berean, aukerako 4 lurralde ezartzen ditu: Elikadura osasungarria, Ekoberrikuntza, Hiri Jasangarriak eta Euskadi Sortzailea, eta Zeharkako Trakzio-Ekimenen kontzeptua sartzen du, RIS3 arloen arteko lankidetza bultzatuko duen tresna gisa ulertuta eremu estrategiko zehatzetan, eta Euskadik trantsizio teknologiko-digital, energetiko-klimatiko eta sozial eta sanitario hirukoitzari aurre egin ahal izan diezaion lagunduko dutenak. Deskargatu plana hemen.

Lotutako albisteak

José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak