Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urtarrila, 2022 I+G Nazioartekotzea

Isatik sektore eolikoan eta materialen ingeniaritzan dibertsifikatzearen aldeko apustua egin du

Europan presentzia handia duen enpresa arabarrak proba-laborategi berri zabaldu du Gasteizen.

Isati GLobal Solutions 2005ean sortutako enpresa da. Gaur egun,Ali-Gobeo (Gasteiz) industrialdean du bere egoitza, eta 106 langile ditu. Aeronautika- eta eoliko-sektoreetarako ingeniaritzako soluzioak espezializatuta dago batez ere, baina automobilgintzan edo trenbide-sektorean ere baditu bezeroak. “Enpresa multinazionalentzat zein enpresa txiki eta ertain nazionalentzat lan egiten dugu. Gure bezeroak manufaktura-industrial enpresak eta Europako lehen mailako ingeniaritzak dira”, adierazi dute enpresako arduradunek.

Gaur egun, enpresaren proiektu nagusietako bat sektore eolikoarekin lotuta dago. 2019an, Isatik Enerocean enpresan inbertitzea erabaki zuen. Malagako I+G enpresa horrek W2Power garatu du, offshore plataforma flotatzaile bat, bi aerosorgailurekin, itsaso zabalean probatua izan den munduko lehena. “Inbertsio horri esker, Isatik aspalditik bilatzen duen berezko produktu baten garapenean parte har dezakegu”, adierazi du Rubén Ayúcar Isati Solutionseko kudeatzaileak.

Gainera, enpresak Isati Material Solutions izeneko filiala sortu du, materialen ingeniaritzan espezializatzeko helburuarekin. “EAEko enpresa txiki eta ertainei ingeniaritza aurreratuko zerbitzu bat eman nahi diegu. ETE askok ezin dute materialen laborategi bat edo simulazio osoko ingeniaritza ekipo bat izan, kostuak oso handiak baitira”, azpimarratu du Rubén Ayúcarrek. Hori dela eta, Isati Material Solutionsek bere proba-laborategia inauguratu zuen azaroan Gasteizen.

Dibertsifikazio horri esker, Isatik ezarpen teknikoak ditu Madrilen eta Iruñean, Arabako egoitzaz gain. Baina atzerrian ere baditu ezarpenak, Frantzian, Erresuma Batuan, Suitzan eta Portugalen, besteak beste. “Isatiren fakturazioaren % 60 Europako enpresetatik dator, eta, beraz, gure bezeroengandik ahalik eta hurbilen egoten saiatzen gara”, enpresako gerenteak azaldu duenez.

Etorkizunari begira, Isati Global Solutionsek hiru lan-bide nagusi ditu datozen bi urteetarako. Lehenengoan, proba-laborategia garatzen da, bezeroak eta proiektuak bilatuz. Beste helburu bat parke eolikoak sortzea da, W2 plataforma flotatzailearekin, Enerocean-ekin batera. Eta hirugarrena da egitura konbentzionalak eta konposatuak monitorizatzeko sistema berritzaileen garapenean aurrera egiten jarraitzea.

“Isatik bere I+G sailean produktuak garatzen eta bezeroei ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen jarraituko du. Aurreikuspenen arabera, 2022an ingeniaritza-jarduerak nabarmen egingo du gora Europa mailan, eta Isati prest dago erronka berri horiei erantzuteko” adierazi du Rubén Ayúcarrek.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak