Mutrikuko olatu-energia zentroa izan zen Europako lehen instalazioa olatuen energia erabili zuena argindarra sortzeko. Mutrikuko portua babesten duen kai-muturraren barruan dago kokatuta. Lantegiak teknologia berezi bat erabiltzen du energia lortzeko, ‘Ur-zutabe Oszilatzailea’ delakoa (OWC), eta momentuz 2,4 GWh-tik gorako ekoizpen metatua lortu du.
Energiaren Euskal Erakundeak aurretiazko kontsulta bat abiarazi du jakiteko merkatuari interesatzen ote zaion Mutrikuko olatu-energia lantegian aplikatuko diren aire-turbinak garatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa. TurboWave erronka balizko interesatuei hurbiltzeko asmoz, datorren otsailaren 3an webinar informatzaile bat egingo da (ingelesez) goizeko 10:00etatik 11:30era bitartean, egitarau honekin:
10:00 | Jardunaldiaren hasiera. Merkatuaren Aurretiazko Kontsultaren helburuak. Susana Larrea. Trantsizio Estrategikoen Arloa. SPRI Taldea. |
10:10 | TurboWave erronka. Endika Aldaiturriaga. Energia Berriztagarrien Arloko teknikaria. Energiaren Euskal Erakundea. |
10:40 | Galderentzako txanda. |
11:15 | Kontratazioaren hurrengo faseak. Olatz Ajuria. Energia Berriztagarrien Arloko teknikaria. Energiaren Euskal Erakundea. |
11:25 | Jardunaldiaren amaiera. |
Hauek dira TurboWave erronkari buruzko webinar informatzailean interesatuta egon daitezkeen profesionalen talde nagusiak: arduradun teknikoak, salmenta arduradunak, teknologia garatzen duten enpresetako komertzial eta finantzariak (gailu osoak eta azpi-sistemak / osagaiak), ingeniaritzak, aholkularitzak, utilities, unibertsitateak, teknologi zentroak eta proiektu sustatzaileak (teknologien azken erabiltzaileak).
Helburua da konponbide teknologikoki berritzaileak erostea aire-turbinentzat Mutrikuko olatu-energia zentralean erabili ahal izateko, bai eta olatu-energiaren sektoreko beste premia orokor batzuentzat.
Erronka da argindarra sortzeko aire-turbina sistema errentagarri, fidagarri eta seguru bat diseinatu, garatu eta frogatzea. Proposatutako teknologiak ebaluatzeko kontuan hartuko dira, besteak beste, efizientzia-errendimendua, kontrolagarritasuna, fidagarritasuna, mantenigarritasuna eta prezioa. Azkenik, aurreikusten da 2-8 sorgailu erostea.
Webinar informatzailea: 2022/02/03 10:00-11:30
Informazio gehiagorako eta izena emateko, egin klik hemen
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?