Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 30 urtarrila, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna

Ana Villate (Hegan): “Tripulaziorik gabeko aireontzien garapena aukera bat da aeronautikaren sektorearentzat”

Euskal aeronautika klusterraren zuzendariak hiri-aireko mugikortasun berria aurrera pauso handi bat bezala ulertzen du pandemiak sortutako krisiak eragin handia izan duen sektorean. Gainera, teknologia garbi eta jasangarriak ahalbidetuko dituela uste du.
Ana Villate, directora de Hegan.

Azken bi urteotan, pandemiak eragindako krisiak gogor jo du sektore aeronautikoa. “Aireko trafikoa COVID aurreko egoerarekin konparatuta, % 68ra baino ez dago”, ohartarazi du Ana Villate Hegan euskal aeronautika klusterreko zuzendariak. Egoera horrek zuzenean eragiten die sektoreko euskal enpresei, airelineek eskaerak atzeratzen jarraitzen baitute.

Hala ere, susperraldi ekonomikoa geroz eta hurbilago dago, eta Villatek aitortu duenez, adituek aurreikusi dute 2024rako pandemia aurreko ekoizpen-kopuruak lortuko direla irismen ertaineko hegazkinetan; irismen luzeko programa aeronautiko zibilen susperraldia, berriz, 2026an emango da.

Ildo horretan, Villatek “Europako funtsak lehenbailehen kudeatzeko” eskatu die administrazio publikoei, enpresei krisiari zuzenean aurre egiten laguntzeko.

Alor positiboan, Ana Villatek hiri-aireko mugikortasun berria aipatzen du, klusterrak 2021-24 aldirako onartutako I+G+b Planak jasotzen duena. Heganeko zuzendariak azaldu duenez, “tripulaziorik gabeko aireontzien garapena aukera argia da; izan ere, gizarteak hainbat aplikazio eskatzen ditu, hala nola aerotaxiak, paketeria, zaintza, mantentzea, segurtasuna edo banakako garraiobideak”.

Bestalde, deskarbonizazioa erronka eta “enpresa-lehentasun garrantzitsua da”, industria aeroespazialak aurre egin beharrekoa, 2050erako zero isurien helburua lortu behar baitu. “Badago emisioen murrizketa esanguratsuak bultzatzeko potentzial argia duten soluzio-sorta bat. Horien artean hegazkingintzako erregai iraunkorrak (SAF) eta propultsio elektrikoa edo hidrogeno berdea. Horiek soluzioaren parte izan daitezke hegazkin elektriko eta hibridoekin batera”, Villatek adierazi duenez.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Fivemasa: “Isurien kontrola ingurumenerako onuragarria izateaz gain, lehiarako abantailak ere eskaintzen ditu”
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
CTA hidrogeno bidezko hegazkinaren fuselajearekin ari da lanean
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
CRH, eraikuntzan soluzio jasangarriak eskaintzen dituen multinazionala
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
PepsiCo-ren Arabako lantegia zero emisio garbi dituen lehenengoa izango da taldean
Irakurri gehiago
Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak