Enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek Kit Digital izeneko dirulaguntzen programa baliatu ahal izango dute euren digitalizazioa bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzaren eta Red.es sarearen laguntzaz antolatutako jardunaldi batean azalduko dira dirulaguntza horiek.
Jardunaldia otsailaren 4an izango da, goizeko 9:30ean, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian (María de Maeztu Auditorioa), eta parte hartu daiteke bai presentzialki (hemen izena emanda) eta bai telematikoki (aurretik esteka honetan inskribatuta).
Ekonomi Gaien eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioak sustatzen ditu laguntzak, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak finantzatzen ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?