Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duen BIKAIN ziurtagiria eskatzeko epea zabalik dagoela jaso dugu IndeusBerrin. Honekin batera, Euspot euskarazo spot lehiaketaren 11. edizio aurkeztu berria; IMHko Master Dualeko ikasleek asmatutako TWIN proiektua azalduz egindako bideoa; eta Enpresa Digitaleko lankideek, bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko prestatu duten tailerra eta LinkedIn sare sozialari buruzko ikastaroa.
BIKAIN Euskararen kalitate ziurtagiria eskatzeko epea zabaldu du Eusko JaurlaritzakEsparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doako honek. Ziurtagiria eskuratu ahal izateko erakundeak ebaluazioa jaso eta gainditu behar du. Eskaera martxoaren 1a baino lehen eginez gero, ebaluazioa maiatzean egingo da.
TWIN, IMHko Fabrikazio Digitalaren Master Dualeko ikasleek egoera erreal bati emandako soluzio digitalaIndustria Teknologien ikasgaiaren barruan, IMHko Fabrikazio Digitalaren Master Dualeko ikasleek igogailu publikoen biki digitala (Digital Twin) garatu dute, mantentze-lan optimoa lortzeko. Horretarako Ermuko hiriko hiru igogailutan sentsoreak ipini dituzte, hainbat datu jasotzeko eta horiek denak kontrolatzeko webgune bat prestatu dute, non biki digitalak ikusten diren denbora errealean. Eta hau guztia bideo baten laburtu dute.
Kooperatibismoaren gaia landuko du Euspot euskarazo spot lehiaketaren 11. edizioakEuskarazko spoten sorkuntza bultzatzea helburu duen lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute Gasteizen, hamaikagarrena. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bihurtu da euskarazko publizitatearen arrobia lantzen. ZERGATIK LAN EGIN KOOPERATIBA BATEAN? Hau da aurtengo edizioan landu beharreko gaia.
OBS Studio, bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko tailerra, euskarazOBS Studio software libreko tresna bat da, eta aukera ematen du bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiteko hainbat plataformatan, modu errazean eta akabera profesionalarekin. Horiei esker, ordenagailuko pantaila grabatuz bideotutorialak sortu ahal dira, webcam baten bidez grabatu, eszena desberdinak sortu eta webinarak, tailerrak edo online eskolak hainbat plataformaren bidez aldi berean eman.
Otsailaren 22an LinkedIn sareari buruzko ikastaroa Enpresa Digitalaren eskutik Gaur egun, LinkedIn sarea ezinbestekoa da lan mundurako. Enpresaren komunikaziorako oinarri izateaz gain, LinkedIn sareak gure marka pertsonala garatzeko aukera ematen digu. Abiapuntu honetatik, prestakuntza honetan zenbait baliabide eta teknika ezberdin landuko dira. Ikasleekin batera, modu praktiko batean, beraien profilak optimizatzen ikasiko dugu eta irudi korporatibo txukun bat nola eduki komentatuko dugu enpresa-orrialdeen bitartez.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?