2006an, bi lagunek, Manuel García-Iturrik eta Alex Ormaechevarriak, abentura enpresarial bati ekin zioten. Izan ere, Zaldibarko Azpitarte familia-enpresa erosi zuten (35 langile zituen eta 8 milioi euro fakturatzen zituen urtero). Horrela sortu zuten Azpiaran Taldea. 15 urte baino gehiago igaro ondoren, “inbertitzeko duten determinazioari eta nazioarteko bokazio handiari esker, 250 langile baino gehiago dituen nazioarteko talde bat sortu dute, mundu osoko bezeroak dituena, eta urtero 50 milioi euroko fakturazioa duena”, María Eugenia López Mihura Azpiaran Taldeko Marketin eta Komunikazio zuzendariak ziurtatu duenez.
Enpresa bizkaitarra balio erantsi handiko estanpazio metalikoan espezializatuta dago. López Mihurak azaldu duenez, “estanpazio metalikoko lau teknologia espezifiko lantzen ditugu (progresiboa, transferra, ebaketa fina eta konformatua). Horri esker, pieza estanpatuak egin ditzakegu erabilera desberdinetarako, batez ere automobilgintzaren sektorerako”. Teknologia horiekin, taldeak txasis, sarraila, pedal, balazta, eserleku, motelgailu edo jasogailuetarako piezak ekoizten ditu, besteak beste.
Azpiaran Taldeak nazioartekotze-estrategia argia du: Espainian bi ekoizpen-planta ditu, Polonian bata, Mexikon bestea, eta kontinente guztietako 30 herrialde baino gehiagotan du presentzia. Gaur egun, 7.000 metro koadroko planta propioa eraikitzen ari da Polonian, urte amaieran martxan egongo dena eta gaur egun alokatuta dagoena ordezkatuko duena. Inbertsio horrek “indartu egiten du Europaren aldeko apustua, automobilgintzaren industriaren funtsezko merkatua den aldetik”, Marketin eta Komunikazioen zuzendariak azpimarratu duenez.
Bestalde, Mexikoko lantegian pabiloi berri bat eraikitzen ari da, Amerikako kontinenteko herrialdeei zerbitzua ematen jarraitzeko. “Gure hurrengo pausoa Asian eta Afrikan emango dugu”, aurreratu du María Eugenia López Mihura.
Bere jarduera automobilgintzaren sektorean zentratzen da
Zaldibarko enpresak bezero-sare dibertsifikatua du, automobilgintzaren sektoreko 15 TIER-1 multinazional baino gehiagorekin; horien artean, Grupo Antolín, Tenneco, Benteler, Lear, Cikautxo edo BATZ nabarmentzen dira. Gainera, beste sektore batzuetan, “Knorr-Bremse talde alemaniarra bezalako bezeroak ditu, trenbide-ibilgailuentzako balazta-sistemen fabrikatzailea”, Marketing eta Komunikazio zuzendariak aipatu duenez.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?