IndeusBerriren otsaileko bigarren argitalpen honetan Bizkaiko Foru Aldundiak “Lantokiko prestakuntza eta duala euskaraz” eskainiko duten enpresei bideratutako laguntza programaren deialdia jaso dugu, Industria Berriaren SPRI Hiztegiari buruzko albistearekin batera. Euskadiko Zibersegurtasun Zentroko lankideek Euskarri Tekniko Faltsuaren iruzurraz egindako ohartarazpena eta Enpresa Digitalak euskaraz antolatutako hurrengo ikastaroa ere ekarri ditugu espazio honetara.
Euskarri tekniko faltsuaren iruzurraren kanpaina berriaz ohartarazi gaitu Zibersegurtasun Zentroak "Gezurrezko euskarri teknikoaren iruzurra" deritzonaren saiakeretan gorakada bat antzeman da. Praktika horrekin lotutako salaketek gora egin dute Euskadin azken asteetan, batez ere Araban. Iruzur mota honetan, zibergaizkileek telefono-zenbakietara deitzen dute, euskarri tekniko bateko langileak direla esanez, normalean Microsoftekoak, deia jasotzen duen pertsonaren ordenagailuan arazoren bat aurkitu dutela aitzakiarekin. Oro har, ingelesez hitz egiten duten pertsonak dira eta ia ez zaie gaztelaniaz ulertzen.
Industria Berriaren SPRI Hiztegiak 500 kontzeptuak gainditu ditu2019.urtean sortutako SPRI Hiztegiak dagoeneko 500eko langa gainditu du. Industria-sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore hori etengabe ari da kontzeptu berriak sortzen eta zaharrak eguneratzen. Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horiei guztiei jarraipena egitea eta hala kontzeptuen edukia nola kontzeptu horiek izendatzeko terminoak ondo finkatzea eta baliabide batean biltzea eta argitaratzea. Hartara, Industria Berriaren alorrean dihardugunok lan-tresna bat dugu, eguneroko zereginetan lagungarri duguna.
Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egingo den lantokientzako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza-deialdia. 2022ko ekitaldian Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuak finantzatuko ditu programa honek; baita enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaian egingo diren planak, eta ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan bezeroak aurrez aurre euskaraz artatzeko ekintzak eta materialak ere. Martxoaren 15ean amaitu da eskaerak aurkezteko epea.
Otsailaren 22an LinkedIn sareaz gehiago jakiteko aukera eskaintzen digu Enpresa Digitalak Gaur egun, LinkedIn sarea ezinbestekoa da lan mundurako. Enpresaren komunikaziorako oinarri izateaz gain, LinkedIn sareak gure marka pertsonala garatzeko aukera ematen digu. Abiapuntu honetatik, prestakuntza honetan zenbait baliabide eta teknika ezberdin landuko dira. Ikasleekin batera, modu praktiko batean, beraien profilak optimizatzen ikasiko dugu eta irudi korporatibo txukun bat nola eduki komentatuko dugu enpresa-orrialdeen bitartez. Nola, noiz eta zer komunikatu sare sozial profesional honetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?