Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 otsaila, 2022 Eraldaketa digitala

Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Indesia elkartu egin dira adimen artifizialaren aplikazioa industrian bultzatzeko

Arantxa Tapia BAICeko presidenteak eta Valero Marín Indesiako presidenteak memorandum bat sinatu dute gaur enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzeko, datuaren ekonomiaren garapenetik eta adimen artifizialetik abiatuta

Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC), Inteligentzia Artifizialeko Euskal Zentroak eta IndesIA estatuko adimen artifizialeko enpresen erakundeak, idatziz hitz eman dute gaur, esperientzien eta informazioaren trukea bultzatuko dutela adimen artifizialaren aplikazioak industria-sektoreko enpresetan aurkezten dituen erronkei aurre egin eta gainditu ahal izateko. BAICen izenean Arantxa Tapia sailburu eta erakundearen presidentak egin du sinadura eta IndesIAren izenean berriz, Valerio Marín presidenteak.

BAIC eta IndesIA iazko uztailean eta abenduan sortu ziren, hurrenez hurren, industrian adimen artifizialaren erabilera sustatzeko helburu komunarekin, haien lehiakortasuna ziurtatzeko bide gisa. Akordio honen ondorioz, bi elkarteek elkarri emango diote laguntzaile estrategiko izaera, eta industria-arloan datuetan eta AAn oinarritutak arazoen irtenbideak identifikatzea ahalbidetuko duten azelerazio-metodologiak garatzen lan egingo dute.

Era berean, erabilera-kasuak sustatuko dituzte elkarrekin, eta sustapen-materiala edo material didaktikoa banatuko dute, bakoitza bere lehentasunezko jarduera-eremuko konpainientzat interesgarria eta erabilgarria izan dadin.

Gainera, IndesIAk data eta AA plataforma bat jarriko du BAIC ekosistemaren eskura, sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzen duten irtenbide posibleak probatzeko eta balioesteko.

BAICeko Arantxa Tapiak honako hau adierazi du sinaduraren ostean: “memorandum formal hau sinatu izanak are gehiago estutzen du bi elkarteek duten elkarlana; elkarlan hori pasa den urteko uztailean BAIC sortu zenean eta, bost hil ondoren, IndesIA sortu zenean hasi zen. Bere iritziz, BAICek eta IndesIAk honako baterako helburu hau dute: industrian adimen artifizialaren erabilera sustatzea, lehiakortasuna ziurtatzeko bide gisa, “eta hasieratik islatu dira elkarlanerako aukera handiak, dela hitzaldiak eta ekitaldiak sustatzeko, gaurko foroa, esaterako, dela jardunbide egokiak eta esperientziak partekatzeko, azelerazio-metodologiak garatzeko edo industria-eremuan datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako erabilpen-kasuak sustatzeko

IndesIAko Valero Marínek azaldu duenez: “IndesIA osatzen dugun 8 enpresak elkarte gisa batzeko erabakia hartu genuenetik, kontziente ginen Basque Artificial Intelligence Centerren (BAIC) elkarlana eta laguntza izatea zer garrantzitsua den. Elkar ulertzeko memorandum hau sinatzea oso pozgarria da; izan ere, hala, beste urrats bat gehiago ematen dugu eta datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako teknologien erabilera sustatzeko eragile esanguratsu guztiekin indarrak batzeko dugun helburura hurbiltzen gara. Tresna horiek industria-sektoreak aurrez aurre dituen erronkei erantzuteko irtenbidea dira”.

 

BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) – Adimen Artifizialeko EAEko Zentroa 2021eko uztailean eratu zen, EAEn adimen artifizialaren garapenaren buru eta sustatzaile izateko, “EAEko gizartearen enpresa-lehiakortasuna eta ongizatea hobetzeko”. Enpresa eta eragile ekonomikoak gehitzen joan badira ere, BAICen 17 erakunde sustatzaileak honako hauek izan ziren: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Corporación, Onkologikoa, Petronor, Sener, eta Versia, eta zientzia- eta teknologia-eragileak eta prestakuntza-zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Elkarlan publikoa SPRI taldearen eskutik dator, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.

IndesIA industriarako adimen artifizialeko Espainiako elkarte bat da. Espainiako zortzi enpresa handik osatzen dute: Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus eta Ferrovial. Eta Basque Artificial Intelligence Centerren (BAIC) eta Accentureren laguntza du. Haren helburua da Espainia erreferente bilakatzea industria-eremuan datuen eta adimen artifizialaren erabileran, eta herrialdeko ekonomiaren garapena eta suspertzea sustatzea.

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Entrada a la empresa Suministros Mugarra, en Abadiño. 5 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Suministros Mugarra, industria astunari lanerako babesa eskaintzen dion Bizkaiko ETEa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak