Astar konposatu termoegonkorrak formulatzen eta fabrikatzen espezializatutako enpresa da, SMC, BMC eta CSMC materialak, hain zuzen ere. Sondikan (Bizkaia) kokatuta dagoen enpresa honek 55 urte baino gehiagoko ibilbidea du bere bezeroentzako neurrirako konponbideak garatzen, aplikazio espezifiko bakoitzerako materialik eraginkorrenak eta berritzaileenak hornitzeko helburuarekin. Konpresio edo injekzio bidezko moldekatze bidez, SMC, BMC eta CSMC materialak aplikazio askotarako piezak bihurtzen dira.
SMC (Sheet Moulding Compound) beroko konpresio bidezko moldekatze-prozesuetan erabiltzen da, normalean pieza handien produkzioan. “Material polimeriko konposatua da, funtsean erretxina termoegonkor bat, karga mineralak eta beira-zuntzezko errefortzu bat”, argitu dute.
Bestalde, BMC (Bulk Moulding Compound) ohikoagoa da pieza txikien edo ertainen ekoizpenean, diseinu konplexuagoarekin, eta injekzio zein konpresio bidez molda daiteke. Material polimeriko konposatua da, eta SMCren konposizio bera du.
Eta, azkenik, CSMC (Carbon Fiber Sheet Moulding Compound) beroko konpresio bidezko moldekatze-prozesuetan erabiltzen da, pisu txikiko eta oso prestazio mekaniko handiko piezetan. Karbono-zuntzez indartutako material polimeriko konposatua da, eta material honen ezaugarri nagusia bere pisu baxua eta erresistentzia handia da.
Hiru material horiek fabrikatzeko, “Astarren beti egiten dugu lan gure bezeroekin (moldeatzaileak, ekipamenduen fabrikatzaileak eta OEMak) lankidetza estuan. Lankidetza hori informazio-truke arin batean eta erantzun tekniko eta komertzial bikain batean datza”, adierazi dute Bizkaiko enpresako arduradunek.
Material horien eta hainbat eragilerekin egindako aliantza horien bidez, Astarrek hainbat sektoretarako piezak hornitzen ditu, hala nola garraioaren sektorerako, energiaren eta elektrizitatearen sektorerako edo eraikuntzaren sektorerako. Mundu osoko bezeroak ditu, eta, enpresatik adierazi dutenez, “edonolako denbora eta distantzia murrizketak gainditzen ditugu edozein mugaren gainetik”
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?