TECNALIAk Mediku-gailuak eta Osasun Digitalaren gunea koordinatzen du. Gunearen arduraduna den Carmen Pastor TECNALIAko Osasun Dibisioko Europako Programen arduraduna da 2011tik, eta esperientzia handia du osasunaren arloko berrikuntzan.
“52 aktibo eskaintzen ditugu, enpresen eskura jartzen ditugunak, gure teknologiak probatzeko eta osasun-produktua garatzeko ezagutzak eskuratzeko. Gure aktiboen katalogoak plataforma biologikoak eta teknologia propioa hartzen ditu, hala nola ingeniaritzako edo produktuaren garapeneko alderdiak jorratzen dituzten laborategiak. Halaber, enpresei laguntza eskaintzen diegu osasun-produktuaren garapen-ziklo osoan, kontzeptualizazioaren eta klinikoekin kontrastatzearen hasierako faseetatik hasita, prototipoen, baliozkotzearen eta azterketa aurreklinikoen garapenarekin jarraituz, produktuaren garapenean ere euskarria eman arte” azaldu du Pastorrek.
Guneak hiru motako zerbitzuak eskaintzen ditu: lehenengoa aholkularitza teknologiko-ekonomikoan zentratzen da; bigarrena, teknologiaren aplikazioan, eta hirugarrena, teknologia aurreratuen aplikazioan funtsezkoa dena, prestakuntzakoa da, enpresek teknologia horiek atzematen, erabiltzen eta martxan jartzen ikas dezaten.
“BDIHk aukera ematen du guneak leihatila bakar gisa funtziona dezan, one-stop-shop gisa; horrela, enpresek zuzenean jotzen dute gunearen koordinatzailearengana, hainbat zentro, unibertsitate edo bio-osasun institutuekin harremanetan jarri beharrean. Enpresek konpondu nahi duten problematika azaltzen digute, eta guk, barrutik, enpresaren beharrari irtenbidea emateko arazo hori aztertu eta gunean ditugun agente guztien artean zein den egokiena ikusten dugu” adierazi du Pastorrek.
Guneak eskaintza agregatu bat ematen du, “zerbitzu biologikoak teknologia elektronikoa edo teknologia digitala duten beste aktibo batzuekin konbinatzen ditu, eta, horrela, irtenbide osoagoa ematen dio enpresari eta guztiz beharrezkoa dena osasun-produktuaren kasuan” gehitu du Pastorrek.
Basque Digital Innovation Hub-ren web orrian Mediku-gailuak eta Osasun Digitalaren guneari buruzko informazio gehiago jaso dezakezu, baita aktiboei buruzko informazioa eta erabilera kasuak ezagutu ere.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?