2022ko laguntza-programen aurkezpen ekitaldiak, PuntuEus erakundeak ezagutzera eman berri duen zibersegurtasunaren iazko txostena eta UDALTOPek argitaratutako “Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko udaletarako zenbait gidalerro” ekarri ditugu gaur IndeusBerrira.
Otsailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dira enpresei laguntzeko programen aurkezpenak. I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak izango dira lehenak, Industria-garapenerako, nazioartekotzerako, efizientzia energetikorako eta energia berriztagarrietarako laguntzak bigarrenak eta Lehen sektorerako, elikagaien industriarako, produktuaren sustapenerako, I+G-rako eta bioekonomiarako laguntza programen aurkezpenak itxiko du aurkezpen aldia.
277 arrisku-kasu kudeatu ditu Puntueusek azken urtean.2021ean PUNTUEUSek detektatutako arrisku kasuen % 85 domeinu gaiztoak izan dira. Erregistratuta dauden 13.0832 domeinuen % 0,02 baino ez da hori. Domeinu gaiztoez ari garenean intentzio txarrarekin sortutako domeinuez ari gara; 2021eko txostenaren arabera gehienak algoritmo bidez sortuak (200) eta gainerakoak (35) praktika txarren susmagarriak ziren. Algoritmo bidez sortutako izenak ere botnet eta malware erasoetan baliatu ohi dira; baina, kasurik gehienak modu prediktiboan identifikatu eta erasoa gauzatu aurretik bideratu dira.
“Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko udaletarako zenbait gidalerro” argitaratu du Udaltopek. Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? galderari erantzuna ematea izan zen 2021. urteko Udaltop topaketaren xede nagusietako bat. Jardunaldian esandakoak oinarri hartuta osatu da argitalpen hau. Betiere, langintza hori duten teknikariei lan-metodo edo lan-tresna eskaintzeko asmoarekin. Alor zabala dela kontuan hartuz, gidalerroa bi esparru hauetara mugatu da: kanpo-kontratazioan eta arlo sozioekonomikoa normalizatzeko udal planetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?