Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 otsaila, 2022 Nazioartekotzea Europa

Bultzaki, alanbrezko eta tutuzko piezen osaera neurrira

Gasteizko enpresak ideia bakoitza bezeroekin batera garatzen du, elikaduratik automobilgintzara doazen sektoreetarako fabrikazioan eskakizun-estandar maximoa aplikatuz. “Gure piezen % 97 mundu osoan banatzen da”, azpimarratu du.

Bultzaki 1978an jaio zen Vitoria-Gasteizen. Gaur egun, Araban, Burgosen eta Bartzelonan planta-produktiboak dituen industria-taldea bihurtu da. Bere bigarren belaunaldia da orain atzean dabilena: “Innobazioan eta teknologian ardaztuz, 40 urte baino gehiago hauetan, enpresa micro ETE bat izatetik 100 pertsona baino gehiagok osatutako taldea izatera pasatu da. Aktibitatea tamaina handitzean eta eskaintzen diren produktuen aniztasunean oinarritu da, beti alanbre eta tutuaren osaerarekin erlazionatuta”, azaldu du Alfonso Saiz Landak, zuzendaritza orokorraren kidea eta sortzailearen semea.

Hori da Bultzakiren espezialitatea, alanbrezko eta tutuzko piezak fabrikatzea: “Malgukiak ez ezik, hagaxkak, bi eta hiru dimentsioetako piezak, alanbre lauzko piezak, soldatutako eta/edo muntatutako azpimultzo metalikoak eta hodi pieza konformatuak ere fabrikatu ditzakegu”, azaldu du Saiz Landak. Baina enpresak ezaugarri bat gehiago badu: ideiaren garapena bezeroarekin batera sortzea. Hori da Bultzakira jotzen dutenean bilatzen dutena, zuzendaritza orokorraren arabera: “Enpresa batek haiekin batera ideia bat garatzeko gaitasuna nahi dute, ideia horrek funtzionatuko duela ziurtztzea eta produktua fabrikatzen hasten denean kalitate homogeneokoa izatea”.

Horretarako, bikaintasuna bilatzen du une oro. Elikadura, altzariak edo elektronika bezalako sektore hain desberdinentzako fabrikatzen badu ere, Bultzakik estandarrik zorrotzena aplikatzen die horiei guztiei: automozioarena. “Inoiz ez ditugu gure bezeroak beren sektoreagatik bereizi nahi izan. Edozein prozesu berriren garapena, edozein produktu, fabrikazioaren kalitatea… IATF 16949 ziurtatutako gure kalitate-sistemaren mende dago beti, sistema hori baita zorrotzena. Sektoreen arteko desberdintasun txikiak bezero bakoitzaren gaineko ezagutzaren bidez kudeatzen ditugu, bere lehentasunak errespetatuz, beti bat ez datozenak”, azaldu du Saizek.

Zuzendaritza orokorraren arabera, lan egiten duen arloan, “Bultzaki Europan produktu sortarik handiena duen enpresa da. Edozein alanbrezko edo tutuzko pieza, txikienetik handienera, fabrikatu dezakegu”. Bezero askorentzako, produktu hauei dagokienez behar duten guztia egin ahal duen hornitzaile bat izatea “erosketa-kudeaketan aurrezki izugarria da”, baieztatu du. Gainera, Bultzakik sektore anitzetan presentzia bermatzen du “serie motz, ertain edo handiak” fabrikatu ditzakeelako. Horrek “produktu aniztasun handia eta urtero kantitate ezberdinak duten bezeroetara heltzea ahalbidetzen du”.

Taldeko beste zigilu bat produktu bat garatzerakoan zerbitzu teknikoa eta bere kalitatea dira. Bezero nagusiak multinazionalak izatea ahalbidetu du horrek: “Mundu osoan zehar hornitzen ditugu produktuak. Gure arreta-fokua merkatu europarra bada ere, piezak banatzen ditugu Hego Amerikatik Txinara. Gure piezen % 97 mundu osoan banatzen direla badakigu”. Gainera, enpresa “internalizazio proiektuak aztertzera irekita” dago, eta “geografia- eta produktu-mailan edozein dibertsifikazio egiteko inbertsio-ahalmena ere badu”.

Enpresa-testuinguru berriari dagokionez, 2018an digitalizazio-prozesuek eta 4.0 industriak behin betiko abiarazpena izan zutenetik, Bultzakik berariazko linea estrategiko bat ezarri zuen: “2018-2020 aldian, 4.0 industriaren alderdi bakoitzaren ebaluazioa egin genuen, eta honako hauek sailkatu genituen: ezarri beharreko teknologiak, gertutik jarraitu beharreko teknologiak eta une horretan behintzat aplikagarriak ez ziren teknologiak”. Orain plan berria du non 2023 urtera arteko ekintzak aurreikusten diren, non 4.0 industriaren gaineko linea sartzen den teknologia ezberin horiek ezartzeko asmoz: “Digitalizazioarekin, robotikarekin, zibersegurtasunarekin… erlazionatutako proiektu garrantzitsuak ditugu. SPRIren jarduera-lerro ezberdinek hauetako ekintza ugari abian jartzen lagundu digute, eta horregatik oso eskertuta gaude”, amaitu du Saizek.

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak