Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 otsaila, 2022 Finantziazioa Araudia

2.400 enpresak baino gehiagok eman dute izena 2022ko ETE laguntzen informazio-jardunaldietarako

Teknologiako Hazitek, Elkartek eta Azpitek programen eskabide-epeak zabalik daude, eta otsailaren 25etik aurrera industria-zibersegurtasunekoak eta industria digitalekoak zabalduko dira

2.400 enpresak baino gehiagok eman dute izena Eusko Jaurlaritzak egun hauetan aurkezten dituen ETE laguntzen xehetasunak streaming bidez jarraitzeko. Egingo diren hiru informazio-jardunaldietan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko arloetako arduradunek 2022ko laguntza-programei buruzko datu guztiak eskainiko dituzte.

Lehen jardunaldia I+G+b-rako, digitalizaziorako eta ekintzailetzarako laguntzetara zuzendu da. Sailburu Arantxa Tapiak nabarmendu duenez, “Eusko Jaurlaritzak bi urtetan, hots, 2021ean eta 2022an, 1.000 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Euskadiko ETE-etara”. Tapiak adierazi duenez, “enpresak dinamismoa eta inbertsioaren aldeko apustua erakusten ari dira. I+G, trantsizio digitalera egokitzea eta deskarbonizazioaren aldeko lana lehentasunezko helburuak dira. Hau, azken batean, etorkizunerako aukerak dituen plana da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehuna osatzen duten pertsona guztientzat”.

Gobernu Kontseiluan onartutako programak

Gobernu Kontseiluak ETE-entzako laguntza-ildo garrantzitsuei eman zien hasiera atzo, BIKAINTEK eta BIDERATU programak onartu zituen-eta. Dagozkien deialdiak martxoan irekiko dira. BILAKATU programa datorren asteko gai zerrendan egongo da eta deialdia ere martxoan zabalduko da.

Bikaintek programak I+G proiektuak garatzen laguntzen du, doktore-titulua duten ikertzaileak laneratuta edo industria-doktoregaien prestakuntzaren bidez, lan-kostuak kofinantzatuta. Helburua da haien lanbide-karrerak hasten direnetik lan-munduratzeko aukera ematea, eta, aldi berean, produkzio-ehunaren lehiakortasuna areagotzea, bertan talentua txertatuta. Programak 5.670.000 euroko aurrekontua dauka, eta, aurreko deialdian, 33 doktore kontratatzea eta 21 doktoregai prestatzea ahalbidetu zuen.

Bideratu, krisian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratutako programa ere Gobernu Kontseiluan onartu da. Programa horrek, 3,5 milioi euroko aurrekontuarekin, dirulaguntzak emango ditu enpresek epe ertain eta luzean bideragarri izateko egingo dituzten planetan jasotako neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak ordaintzeko.

Bilakatu, negozio-ildoetan, produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan gaitasun berriak garatuz dibertsifikatzeko eta/edo birlokalizatzeko jarduketekin erlazionatutako inbertsio produktiboei laguntzeko programa, aurreko deialdiko arrakastatsuenetako bat izan da. 11 milioi euroko aurrekontuarekin hasi bazen ere, eskabide kopuru handiaren ondorioz, emandako laguntzak 44 milioi eurora iritsi dira. Guztira, 140 proiektu inguru lagundu ziren, eta horrek ia 440 milioiko inbertsio induzitua sortu zuen.

Aurtengo deialdia 25 milioi euroko aurrekontuarekin abiatzen da, eta, berriz ere, Euskadiko ETE-ek gehien eskatuko dutenetako bat izatea espero da.

Jardunaldietarako izena ematea

Bihar, osteguna, goizeko 10:00etatik aurrera gauzatuko da industria-garapena, nazioartekotzea, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak xede dituzten laguntzei eskainitako jardunaldia. Industriako sailburuorde Mikel Amundarainek, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok eta beren hurrenez hurreneko lantaldeek emango dituzte beren arloei dagozkien laguntza-ildo guztien xehetasunak.

Ostiral goizean, sailburuorde Bittor Orozek eta bere lantaldeak lehen sektorea, elikagaien industria, produktu-sustapena, I+G eta bioekonomia xede dituzten laguntzei buruzko xehetasunak emandituzte.

 

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak