Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 otsaila, 2022 Zibersegurtasuna Enpresa Zibersegurtazuna programa

Eusko Jaurlaritzak milioi eurotan handitu ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetara

Eskaerak tramitatzeko epea zabalik dago azaroaren 25era arte, eta enpresek aukera izango dute 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak jasotzeko proiektu bakoitzeko

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro eskaintzen ditu laguntzatan aurten  zibersegurtasun arloko neurriak aplikatzen dituzten enpresa industrialentzat. Bosgarren edizio honetan zibersegurtasun industrialeko programak –zeinaren helburua baita zibermehatxuen aurkako babesa sustatzea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala- 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango ditu proiektu bakoitzeko.

Aurtengo aurrekontua iaz hasieran finkatutakoa baino milioi bat euro handiagoa da (irailean erabaki zen 2,5 milioitik 3,5 milioira igotzea),  eta horrek esan nahi du aurtengo zuzkidura duela lau urte baino sei aldiz handiagoa dela, orduantxe sortu baitzen programa hau 600.000 euroko partida ekonomikoarekin.

SPRI Taldearen eta Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko siglak) bitartez kudeatutako programa honek 404 proiektu babestu zituen iaz, eta 2020an 178 izan ziren. Horrek erakusten du enpresek gero eta gehiago onartzen dutela programa hau. Ia 3,5 milioi euroko dirulaguntza onartu zen (ia aurrekontu osoa), eta proiektu bakoitzak 8.600 euro baino gehiagoko laguntza jaso zuen batez beste.

Hona hemen diruz lagundu daitezkeen jarduerak: sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako, lantegietako ekipo industrialetarako urruneko sarbideen sekurizazioa, auditoretzak, kanpoko erasoen simulazioak, plantillaren kontzientziazioa, enpresa bakoitzaren egungo egoeraren diagnostikoa eta jardunbide egokiak barneratzeko edo ziurtagiriak eskuratzeko proiektuak.

Zibersegurtasun industrialeko 2022ko laguntzek proiektuaren hardware eta software gastuen % 80 estaliko dute gehienez; eta aholkularitza edo/eta ingeniaritza gastuak proiektuaren % 20 izan behar dira gutxienez. Dirulaguntzak % 5 handiagoak izango dira euskararen erabilerako Bikain kalitate ziurtagiria zein Berdintasun plan bat duten edo euskarazko softwarea darabilten proiektuentzat.

Laguntza eskaerak SPRI Taldearen web orritik tramitatuko dira; eskaerak aurkezteko epea zabalik dago jada eta azaroaren 25ean itxiko da. Uste da 380 eskaera jasoko direla.

Ekimen aitzindaria

Zibersegurtasun Industrialeko laguntzen programa duela lau urte sortu zen 600.000 euroko aurrekontuarekin eta ekimen aitzindaria zelarik Estatuan, baina ikusirik euskal enpresa industrialen eskaera handia eta enpresek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren inguruan sortutako proiektu honekiko duten konfiantza, erabaki da programa handitzea urtez urte eta, azkenean, aurten 3,5 milioi euro bideratu dira laguntzetara.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industrialarekin hartutako konpromisoa eta 2017ko urrian sortutako BCSC-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa dira (SPRI Taldean integratua eta Arabako Teknologi Parkean kokatua) ekimen honen kokapen-esparrua. Bere helburu garrantzitsuenak dira enpresa sektorea sendotzea eta bere jarduera dinamizatzea zibersegurtasunaren arloan, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean. Zentzu horretan, laguntza programa hauxe izan zen martxan jarri zen lehen neurrietako bat.

Programaren lehen edizioa (2018ko deialdia) 600.000 euroko aurrekontuarekin hasi zen, baina kopuru hori handitu egin behar izan zen eskaera handiaren ondorioz. Azenean 102 proiektu onartu ziren (56 Gipuzkoako enpresenak, 25 Bizkaiko enpresenak eta 21 Arabakoenak) eta amaierako zenbatekoa 985.161 eurokoa izan zen.

2019ko deialdia ere 600.000 euroko aurrekontu batekin hasi zen, baina azkenean 2016 proiektu onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzak 1.877.526 €-ko laguntzak eman zituen. Gainera, 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zen.

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Zibersegurtasuna
Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Irakurri gehiago
4 iraila, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Eraldaketa digitala
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak