Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 otsaila, 2022 Eraldaketa digitala Inplantalariak

Inplantalariak: Euskadiko mikroenpresek Fabrikazio Gehigarriaren abantailak ezagutu dituzte

Inplantalariak programak aholkulari teknologikoen talde bat jarri du enpresen eskura, premia bakoitzaren araberako teknologiak hautatu eta egokitzeko

Joan den otsailaren 18an, Euskadiko hainbat mikroenpresak Fabrikazio Gehigarriaren arloan dituzten esperientziak eta premiak partekatu zituzten SPRI Taldeko MikroEnpresa Digitala ekimenak bere Inplantalariak programaren esparruan antolatutako ekitaldi batean.

Ermua, Debegesa, Arrasate eta Durangoko garapen agentzien eta Durangoko Enpresa Elkartearen laguntzaz antolatutako ekimen hori Ermuko Izarra Centre-n instalazioetan egin zen eta hogei bat mikroenpresa elkartu zituen egungo industria sektoreko teknologia gorakor eta berritzaile honi buruz hitz egiteko.

Sektorean erreferentziazkoak diren ‘Hervel Electróquimica‘, ‘Addimen‘ eta ‘3DKoop‘ enpresek parte-hartzaileen aurrean erakutsi zituzten teknologia eta material berriek aukera ematen dute piezak –amaierakoak barne- 3D inprimaketaren bidez fabrikatzeko.

Addimen-ek ikusgai jarri zituen metalezko materialez eginiko amaierako piezak edo baliozkotze-piezak.

Hervel-ek, bestalde, goi-mailako kalitateko akaberak erakutsi zituen. Horrelako 4.0 teknologiak erabiltzen dituzten enpresek entrega-denborak eta kostuak gutxitzen dituzte.

3DKoop enpresako lantaldeak alderantzizko ingeniaritza-erakustaldi bat egin zuen: pieza fisiko bat digitalizatu zuen, ondoren hobetu eta inprimatu daitekeena, balio handiagoa emanaz pieza horrekin osatzen den amaierako produktuari. Hau da, fabrikazio gehigarriak industriako ekoizpen-prozesuei eskain diezaiekeen balioaren alderdi bat erakutsi zuen.

 

Kasu arrakastatsuak

Gudiker Alberdik, ‘Talleres Asca‘ enpresako kudeatzaileak, teknologia honen kasu arrakastatsu interesgarri bat erakutsi zuen. Azaldu zuen teknologia hori erabili dutela tresneriaren pilotajerako, eta horrek aukera eman diela beren bezeroei eskainitako zerbitzua egokitzeko neurrira eginiko diseinu konplexuekin, eta gainera, ekoizpen tradizionalaren bidez egingo luketena baino merkeago eta azkarrago.

Arrasateko ‘Aitzorrotz‘ enpresak bere hobekuntzen berri eman zuen, aipatuz kostuak gutxitu eta entrega-epeak laburtu dituztela. Izan ere, 2020ko itxialdian erabaki zuten pieza zehatz bat hornitzaile bati erosi beharrean eurek inprimatzea. Gainera, piezaren diseinua ere hobetu dute, kalitate handiagoko amaierako produktu bat lortuz.

SPRI Taldeak bultzaturiko “INPLANTALARIAK” ekimenak doako aholkularitza eskaintzen die enpresa eta ETEei, eta aukera ematen die teknologiak berehala ezartzeko, aurrera egin dezaten euren negozioen eraldaketa digitalean. Funtsean, bultzada bat ematen die prozesuak optimizatzeko, enpresa gisa duten potentziala hobetzeko eta euren bezeroei balio erantsi handiagoa eskaintzeko.

 

Inplantalariak programak laguntzen dizu:

  • Salmentak handitzen, bezeroari erosketa-esperientzia seguru eta eroso bat eskainiz.
  • Bezero gehiago atzematen, negozioari eta balizko merkatuari egokitutako presentzia digitalaren bitartez.
  • Kostuak eta denborak gutxitzen, digitalizazioa erraztuz eta bezero, bazkide nahiz langileekiko komunikazioa ahalbidetuz; lan kolaboratiboa eta informazioa modu seguruan partekatzeko aukera ematen duten kanalak baliatzen dira horretarako.
  • Eskuzko zeregin errepikakorrak automatizatzen, negozioarentzat balio handiagoa duten lanei denbora gehiago eskaintzeko.
  • Produktibitatea handitzen, bazkide, langile eta bezeroekiko lan kolaboratiboa lainoan eginez, modu seguruan eta legezko berme guztiekin.
  • Bulego bat nonahi izaten, telelanerako aukerarekin eta norbere sistemetarako urruneko sarbidearekin.
  • Urrunetik kudeatzen proiektuen egoera, lanaren banaketa, hitzordu/entrega agenda eta abar, langile, bazkide eta bezeroekin sinkronizatuta.
  • Enpresa mugikor egiten, gailu mugikorretan bulego bat erreplikatzen duten aplikazioak instalatuz tokiz mugitu behar duzunean.
  • Informazioa aztertu eta erabakiak hartzen eraginkortasun handiagoa lortzeko, kontuan hartuz egoerak, portaerak eta joerak ohar/abisuen kudeatzaileekin.
  • Zerbitzua hobetzen, produktuetan sentsoreak sartuz funtzionaltasun hobea eskaintzeko edo Errealitate Birtuala erabiliz eskaintzen den zerbitzua zabaltzeko.

Zer eskaintzen du?

Inplatariak programak aholkulari teknologikoz osatutako lantalde bat jartzen du enpresen zerbitzura, premia bakoitzaren araberako teknologiak hautatu eta egokitzeko: zibersegurtasuna, eraginkortasuna nahiz lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu digital berrietan ikusgarritasun handiagoa lortzeko tresnak, bezeroekiko zerbitzua azkartzeko tresnak…  Gainera, espezialista bat jartzen du ETE eta ekimen autonomoen zerbitzura, proiektuak modu sinple, arin eta indibidualizatuan ezartzen laguntzeko.

Laguntzari buruzko informazio gehiago: HEMEN

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak