AZTERLANek, BDIHren bitartez, enpresei material berriak garatzeko eta bilatzeko zerbitzuak eskaintzen die, kostuak murrizten eta eraginkorragoak izaten laguntzeko. Hasiera batean, Euskal enpresek kontzeptu probak egiteko zerbitzu horiek AZTERLANen planta pilotuan erabiltzeko aukera dute, eta behin frogatuta, beren ekoizpen-instalazioetara eramateko. AZTERLANen instalazioetan, enpresek metal urtuzko likidoaren analisiak egin ditzakete, ondoren metalen karakterizazioa eta portaera aztertzeko, eta honela, osagaiak fabrikatzeko ondorengo prozesuetan neurketa baliotsuak lortzeko.
Aktibo honen bitartez AZTERLANek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, nabarmentzekoak dira software-sistemak, bai kontrolekoak, bai simulaziokoak, beste software batzuetan ez bezala, materialen portaera metalurgikoa barne hartzen dutenak. Sistema horiek erabiltzeak hobekuntza dakar enpresentzat, bai emaitzei dagokienez, bai abiaduraren eta kalitatearen erantzunari dagokionez.
Azkenik, benchmarking zerbitzuak nabarmentzea garrantzitsua da, enpresei merkatuko posizio nagusietan kokatzen laguntzeko, eta AZTERLANen ikertzaile-taldeak metalgintzako prozesuen eraldaketan dituen ezagutza sakonak bermatuz.
Arrakasta kasua
Draxton Atxondo automozio sektorerako segurtasun piezak egiten dituen burdin nodularreko galdategia da, bere produktu nagusia disko balazta-urkilarena izanik. Gaur egun, Europako disko balaztaren hornitzaile nagusia dira. Urtean 30 milioi urkilatik gora egiten dituzte, Europako merkatu-kuotaren % 45a. Draxtonek galdategiaren errendimendua hobetu nahi zuen, hau da, galdatu eta gehitu beharreko metal kantitatearen aldean saltzen zuten metal kantitatea.
Draxton Atxondok, BDIH Konexio programaren bitartez, Azterlanen instalazioetan kontzeptu proba bat egin du eta errendimendu-ratioa modu ikusgarrian hobetzea ahalbidetu dien materiala garatu du, % 50etik % 70era pasatuz, eta ekoizpen-gastu energetikoak nabarmen jaitsi ditu.
Ezagutu erabilera kasuaren xehetasun guztiak: Plantako Gerentea den Marta Ratonek eta Draxtoneko Produkzioko Gerentea den Lorenzo Martinek, bere Atxondoko plantaren errendimendua eta lehiakortasuna nola hobetu duten kontatzen dizute bideo honetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?