Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Marzo, 2022 I+G Smart Industry Programa

Eusko Jaurlaritzak 5,6 milioi euro eskainiko dizkie ETE eta teknologi zentroei ikertzaileak kontratatu ditzaten

Bikaintek programa onartu du, enpresek I+G-ko proiektuak garatu ditzaten industria-doktoreak kontratatuz, eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik

Eusko Jaurlaritzak, Bikaintek programaren bidez, dirulaguntzak ematen ditu doktoreak kontratatzeko eta I+G-ko industria-proiektuak garatzera bideratutako industria-doktoretzak egiteko.  Programa zabalik egongo da apirilaren 29ra arte. Bikaintek programaren helburua da ikertzaile horien laneratzea sustatzea beren ibilbide profesionala hasten den unetik, eta aldi berean, ekoizpen-sarearen lehiakortasuna hobetzea talentua sarean integratuz. Programak 5.670.000 euroko aurrekontua du profesional horien lan-kostuak kofinantzatzeko.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du ekimen hori eta bere onuradunak dira ETEak, enpresetako I+G-ko unitateak, teknologi zentroak eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak.

Emango den laguntza kontrataziorako dirulaguntza bat da, eta erabiliko da, batetik, erakunde onuradunek garatutako I+G proiektuan lan egingo duten eta doktore-titulua duten ikertzaileak 24 hilabeterako kontratatzeko, eta, bestetik, doktoretza-tesi industrialak egingo dituzten doktoregaiak  lau urterako kontratatzeko.

Bigarren ildo horren helburua da talentua atxikitzea, ikertzaileari EAEko enpresa-inguruneetan I+G-ko proiektuak garatzeko baldintzak eskainiz, eta, aldi berean, euskal industria-sarearen lehiakortasuna eta nazioartekotzeko gaitasuna handitzea. Doktoregaien lanak lerrokatuta egon behar du 2030eko ZTBPeko lehentasun estrategikoekin, plan hori izango baita doktoretza-tesiaren esparrua.

Testuinguru horretan, diruz laguntzeko moduko I+G-ko proiektutzat jotzen dira oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala edo garapen esperimentala baliatzen dutenak ezagutza sortzeko eta, ezagutza horren bidez, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko. Honako hauek izan daitezke: osagaiak sortzea, prototipoak eraikitzea laborategi batean edo simulazio-interfazeak dituen ingurune batean, eta, besteak beste, ildo pilotuak sortzea beharrezkoa denean ikerketa industrialerako eta, batik bat, teknologia generikoa baliozkotzeko.

Bikaintek programa zabalik egongo da gaurtik 2022ko apirilaren 29ra arte. Eskaeretarako eta informazio gehiagorako sartu hemen: Bikaintek 2022

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak