Espainiako Editore Gremioen Federazioaren azken txosteneko datuek diote 2020an 164.450 liburu saldu zirela Estatuan. AERESS-en kalkulagailuaren arabera, 477 litro ur eta 2,10 kg CO2 behar dira liburu bat fabrikatzeko. Kalkulu azkar bat eginez gero, argi ikusten da liburuak fabrikatzeko Espainian urtero uzten den karbono-aztarna eta erabiltzen den ur kopurua sekulakoak direla.
Toluna merkatu-ikerketen plataformak eginiko azterlanaren arabera, espainiarren % 5ek bakarrik erosten dituzte bigarren eskuko liburuak. Testuinguru horretan sortu da Micobooks, zeinaren helburua baita tresna bat eskaintzea liburuak berrerabiltzen laguntzeko.
Micobooks plataforma bigarren eskuko liburuen kontsigna bidezko onlineko denda bat da. Asmoa da prozesua sinpletzea eta bezeroaren esperientzia albait errazena izatea: liburuak doan jasotzen dira etxean, biltegi batera eramaten dira, eta baloratu, sailkatu eta salgai jartzen dira. Behin saldutakoan, diru hori bezeroarentzat da. Sistema erosoa da, ez dadin egon inolako oztoporik liburuak berrerabiltzeko.
Egoitza Bizkaian duen euskal enpresa honek 10 pertsonako lantalde bat enplegatzen du, eta 5.000 liburu inguru kudeatzen ditu hilean. Micobooks-en helburua da 2022an 100.000 liburu biltzea, bide horretatik, 210.000 kilo CO2 gutxiago sortu eta 47.700.000 litro ur aurrezteko.
Ingurumen-egoera larri baten erdian eta hazteko aukeraz inguraturik gauden honetan, Micobooks-ek txoko bat aurkitu du guztiz beharrezkoa den negozio bat abiarazteko, baina resale merkatua barrutik ongi aztertu ondoren.
Micobooks arreba zaharrago baten babesean sortu da: bigarren eskuko moda saltzen duen Micolet denda, zeinak 2 milioi erabiltzailetik gora izanik, presentzia baitu Europako 7 herrialdetan. Micolet-ek zaborretan bukatuko luketen 100.000 arropa-pieza baino gehiago berreskuratzen ditu hilean. 2015ean sortu zen Bilbon, eta azken bi urteetan % 100etik gorako hazkundea izan du; 90 pertsona ditu plantillan eta Europako kontsigna bidezko bigarren eskuko onlineko arropa-denda handiena da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?