Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Marzo, 2022 Finantziazioa Bateratu programa

Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresei hazten laguntzeko

Bateratu programa zabalik dago jadanik eta hiru milioi euroko aurrekontua du

Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresei hazten eta indartzen laguntzeko. Bateratu programak hiru milioi euroko aurrekontua izango du aurten, eta dagoeneko zabalik dago eskaerak aurkezteko epea. Programa zuzentzen zaie bai hazteko eta indartzeko bat-egite edota xurgatze planak abian jarri nahi dituzten konpainiei, bai produkzio arloko inbertsioak egin nahi dituztenei.

Globalizazioak eta informazio teknologien iraultzak berekin ekarri dute merkatuak zabaltzea eta merkataritza-gastuak murriztea, eta, ondorioz, hainbat sektore ekonomiko berregituratu egin behar izan dira. Bat-egiteak eta erosketak dira enpresek dituzten tresna nagusietako batzuk egin beharreko egitura aldaketa egiteko eta tamainaz handitzeko albait azkarren. Horrelako operazioak aukera bikaina dira eskalako ekonomietara iristeko eta enpresa baten berritzeko gaitasuna handitzeko.

Laguntza-ildo horren bidez, Eusko Jaurlaritzak laguntza eman nahi die hazteko, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko, enplegua bermatzeko eta merkatuetan duten egoera sendotzeko ekintzak egiten dituzten enpresei.

Dirulaguntzak bereziki bideratuko dira aholkularitza- eta notaritza-gastuetara eta sortuko liratekeen produkzio-inbertsioetara. Programa honen laguntzak jaso nahi dituzten enpresa handi eta ETEak erauzketa, ekoizpen eta eraldaketa arloetako eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako industri arlokoak izan behar dira, eta laguntza jasotzen duten inbertsioek Euskadin kokatuta egon behar dute.

Laguntzak gastuen % 15erainokoak izango dira, eta inbertsioak, berriz, % 10erainokoak enpresa handientzat eta % 15erainokoak ETEentzat.

 

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak